Urte berria hasi baino ordu batzuk lehenago agur esango Olentzerok 2019ari

30.12.19
Gizartea

Ordu batzuk baino ez dira falta 2019. urteari amaiera eman eta 2020an sartzeko, baina oraindik hitzordu garrantzitsu bat dugu urtea bukatu aurretik. Izan ere, astearte honetan, abenduak 31, Olentzero geure artean izango dugu beste behin da.

Euskal Herriko ikazkinik ezagunena urteko azken eguneko 18:00etan Ermuko plaza nagusian izango da. Ohiko legez, Txindurri dantza eta txistu taldearekin batera kalejira alaian abiatuko da eta herriko hiriguneko kaleetatik. Kalejira Orbe Kardinalaren plazan amaituko da, eta parte-hartzaile guztiek kantuak abestuko dizkiote bertan. Ekitaldia amaitzeko, ohiturari jarraiki, Olentzeroren irudiari su emango zaio.

Euskal Herriko herri gehienetan Olentzeroren etorrera abenduaren 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko frankismoaren sasoira joan beharra dago, Olentzero ospatzeko kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira, hain zuzen ere. Urte batean, nahita edo nahigabe auskalo, baimenak ez ziren garaiz iritsi abenduaren 24rako, eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenak eskuratu ahala, atzerapenez bazen ere, ekitaldia mantentzea erabaki zuten urteko azken egunean. Harrez geroztik, urtez urte, Olentzero abenduaren 31n ospatzen dugu Ermuan.

Lerro hauen ostean aurreko urteetako desfileko irudiak dituzue ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu