UKEk iragarri du sektoreko mobilizazioek eragina izan dezaketela bere zerbitzuetan

21.01.20
Kirolak

Gaurtik hasi eta datozen bi asteetan zehar kiroldegian, Aritzmendiko instalazioetan eta Betiondon eskaintzen dituen jarduerek eragina, gorabeherak edo etenaldiak izan daitezkeela iragarri du Udal Kirol Erakundeak (UKEk) ohar baten bidez, Bizkaiko kirol zelaien eta lokalen sektorean iragarrita dauden mobilizazioen ondorioz. Abisu horren jatorri edo oinarria, urtarrilaren 21etik 26ra eta otsailaren 4tik 6ra bitarteko egunetarako ELA sindikatuak luzatu duen lanuzte osorako deialdia dago.

Udal erakunde autonomoak iragarpen hau egin du: "ezinezkoa duelako aldez aurrez jakitea zein langilek egin dezakeen bat aipatutako mobilizazioen deialdiarekin, eta absentziek, halakorik izanez gero, eragina izan lezaketelako instalazioen nahiz programatutako jardueren funtzionamenduan lanuzteen ondorioz".

Institutuak ulermena eskatzen digu erabiltzaileoi, eta grebarako eskubidea gauzatzeak sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan