Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien programa

25.02.20
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu hilabete osorako.

Beatriz Gamiz Kultura eta Berdintasun zinegotziak aurkeztu du programa astearte honetan, otsailak 25, Informazio Batzordean. Bertan, martxoaren 1etik aurrera izango diren ekimen, ikastaro eta jarduera guztiak biltzen dira.

Izan ere, hilaren lehen honetan Lilatoi lasterketa ospetsua egingo da Donostian, eta Ermuko hirurogei emakume baino gehiagok osatutako talde handi bat joango da bertara autobusez.

Hilaren 2tik 31ra arte, Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko dituzte Emakumeen Topalekuan, eta horiek etxearen ohiko ordutegian bisitatu ahal izango dira.

Ostegunean, hilak 5, tribial feministako partida eta kafea izango dira Emakumeen Topalekuan, 16:30ean, eta lehenengo sailkatuek saria izango dute. Hurrengo egunean, hilaren 6an, Elisa y Marcela antzezlana taularatuko da Ermua Antzokian, benetako gertaeretan oinarritutako obra, 1901ean Galizian elizatik ezkontzen diren bi emakumeren istorioa kontatzen duena. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, igandea, emakumeen aldeko martxaren lehen edizioa egingo da Ermuan. Ermuakrosa 11:30ean abiatuko da Orbe Kardinala plazatik, eta 3,4 kilometroko ibilbidea izango du, minbiziaren aurkako martxaren berbera. Herriko hainbat kolektibo eta elkartetako emakumeak izango dira buru, eta lekuko sinboliko bat (zurezko tailu bat) pasatuko diote elkarri, gizartearen aurrean ikusgai jartzeko. Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, Emakumeen Topagunean, Lobiano Kultur Gunean eta Abiapuntun eskura daitezke martxako kamiseta moreak, 4 eurotan. Ibilaldia amaitzean, parte hartzaileei poltsa bana emango zaie, fruta bat, ur botila bat eta barratxo energetiko bat barne. Ekimena Orbe Kardinalaren plazan amaituko da, eta Flash Mob bat egingo da bertan.

Bestalde, udal eraikinak kolore morez argiztatuko dituzte martxoaren 6tik 8ra bitarteko asteburuan.

Tailerrak eta irakurketa gidak

Martxo osoan zehar, Jabekuntza Eskolaren egitarauaren barruko formazio tailer ezberdinak izango dira Emakumearen Topagunean. Martxoaren 7an hasiko da Geure burua maitatzen ikasiz ikastaroa. Bertan, sentimenduekin eta beharrekin harremanetan jarriko gara, eta zaintzan aritzeko beste leku bat eraikitzeko gakoak edo tresnak lantzen ikasiko dugu. Guztira 12 ordu izango dira hileko ostegun guztietan, 10:00etatik 12:00etara, eta matrikulak 5 euroko prezioa du.

Martxoaren 14an, larunbata, autodefentsa feminista tailerra egingo da. 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era izango da Lobiano Kultur Gunean, eta izen-ematea 5 eurokoa da.

Azkenik, Emakumearen Topaguneak eta Ermuko Udal liburutegiak irakurketa gida bat argitaratuko dute lankidetzan Martxoaren 8rako, gomendatutako liburu eta blogekin.

Martxoaren 8ko egitarau osoa Juan Diego Ingelmo aurtengo lehiaketako irabazlearen Tattoo kartelarekin ilustratuta dago. Dokumentua hemen ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan