Airearen kalitateak hobera egin du Ermuan eta inguruetan

02.03.20
Gizartea

Hogeita bost egun bete dira gaur Zaldibarko ''Verter Recycling, 2002'' hondakindegiak gainezka egin zuenetik. Hondakindegi horrek Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze (oraindik aurkitu gabe) lurperatu zituen, eta AP-8 autobidea eta gure herriko saihesbidearen zati bat itxi zituen. Azken lau asteetan egoerak hobera egin du hasierako larrialdiaren eta osasun publikoko abisu prebentiboen ondoren, zainak ezinegona eta momentuz erantzunik gabeko galderak eragin zituzten. Hala ere, egunak aurrera joan ahala, sua itzali izana eta eguraldi aldaketen eraginez, azken analisietako datuen arabera airearen kalitateak hobera egin du, gertakariaren osteko lehen egunekin alderatuta.

Hondakinen azpian harrapatutako bi pertsonak bilatzeko lanak mantentzen dira

Joaquin eta Alberto langileak aurkitu eta ateratzea da oraindik lehentasuna. Erreskate taldeek 8.000 tona hondakin atera eta miatu dituzte. Taldeak gelditu gabe ari dira lanean, baina tentuz, beharginen segurtasuna bermatzeko eta ustez eman litezkeen istripuak saihesteko.

Osasun-alerta desaktibatu egin bada ere, kontrolak eta analisiak mantendu izan dira

Gertakaria eman eta egun batzuetara aktibatutako alerta sanitarioa eta prebentzioz ezarritako gomendio edo neurriak bertan behera utzita daude joan den ostegunetik (Inauterietakoa), sutan zeuden hondakinen garrak itzali ostean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Zaldibarko zabortegiaren eremuan airearen kalitatean eragina duten konposatu nagusiak biltzen eta neurtzen jarraitzen du etengabe. Emaitza horiek egunero eskaintzen ditu ''Ihobe''ren, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez ezagutaraziz. Monitorizatzeko, modu jarraituan jaso dira laginak zonaldean instalatutako bi laborategi mugikorretan, eta beste lagin batzuk eskuz jaso dira Ermua, Eibar, Zaldibar, Mallabia eta Elgetako hainbat leluetan. Laginak hartzeko puntuak egunero alda daitezke Segurtasun Sailak zona horretarako emandako haize aurreikuspenei jarraiki.

Azken egunetako emaitzek adierazten dute esposizio luzeetan kaltegarriak edo arriskutsuak izan daitezkeen substantzien mailak normaltzat jotzen diren balio edo indizeetara jaitsi direla (50 femtogramotik behera). Hala ere, Osasun eta Ingurumen Sailak airearen kalitatea kontrolatzen jarraituko du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu