Udal zerbitzu guztiak atendituko ditugu, aurrez aurreko aukerarik eduki ez arren
Udal langileok uztartu egingo dugu etxetik lan egitea eta bertan egotea, nahiz mugak eduki
Ermuko Udalak hainbat administrazio-arlotako arduradun politiko eta teknikariak bildu ditu gaur zeharkako koordinazio-mahai batean, asteburuan Udaleko Larrialdi Plana aktibatu ondoren. Juan Carlos Abascal alkatea buru duen mahaia, alarma- eta osasun-larrialdiko egoera honetan sortzen diren beharrei erantzuteko modua eta arreta-operatiboa koordinatzeko helburu izan du. Helburu nagusia koordinatzea zen, ataza edo zeregin bat bera ere heldu gabe ez uzteko, eta etxetik telelaneko baliabideen bidez zerbitzuak emango dituzten langileen beharrak ezagutu eta zehaztea.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek osasun-krisiaren egungo egoerara egokitu dute beren arreta
Gizarte Ongizatea eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak izan dira bereziki bileran nabarmendu den arloa, horiek beharrei erantzuna ematen jarraituko dutelarik barne-protokolo batean oinarrituta. Horrela, eta Foru Aldundian finkatutako irizpidearekin bat etorriz, bere zerbitzu gehienei eutsiko diete.
- Aurrez aurreko arretaren ordez, telefono bidezkoa eta telematikoa egingo da.
- Arreta ordutegiak luzatu egingo dira.
- Herritarrei dei egiten zaie pertsona ahulen egoerak hautematen lagun dezaten.
Gaurko egunetik aurrera -2020ko martxoaren 17tik aurrera-, Udaleko Gizarte Zerbitzuek telefono, posta elektroniko eta bideo deien bidez erantzungo diete hitzorduei. Zerbitzuek prestazioak izapidetzeko, mendekotasun egoerari aurre egiteko, gizarte-bazterkeriari aurrea hartzeko eta familien ongizateari arreta eskaintzeko ohiko jarduerari eutsiko diote.
Ordutegi erregularra, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da, ohi bezala, eta indartzeko neurri gisa, egoera bereziei erantzungo zaie, 15:00etatik 20:00etara, hurrengo egunera arte itxaron ezin duten eta euskal osasun-sistemaren prestazioetan sartuta ez dauden hainbat alderdiri lotuta dauden egoera berezie kasuei erantzuteko; hala nola bakardadeari, norberaren kezkari edo orientazio-premiari. Taldeko kideek txandak eta erretenak ezarri dituzte.
Harremanetarako bideak: telefonoa eta posta elektronikoa
Gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzeko, herritarrek 943 17 91 61 - 943 17 91 62 telefono zenbakira deitu ahal izango dute, edo sociales@udalemua.net e-posta helbidera idatzi.
Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-larrialdietako koordinazio-telefonora 94 402 50 50 zenbakira ere dei daiteke, eguneko 24 ordutan erantzuten duena, urteko 365 egunetan.
Estatuan ezarritakoari jarraituz, borondatezko lankidetza eskaini nahi duen edozein pertsonak eta kolektibok gizarte-zerbitzu horietara jo beharko du, Gurutze Gorria GKEari elkartasuna helarazi eta bideratu ahal izateko.
Guztion ardura da zerbitzuak zentzuz erabiltzea
Gizarte-zerbitzuek dei egiten digute biztanleoi gizarte-ingurunearen premiei adi egon gaitezen eta zerbitzu horiei laguntzeko edo arreta gomendatzen duten egoerak hautemateko aukera izan dezagun.
Herritarroi eskatzen zaigu zerbitzuok zentzuz erabiltzea osasun-alerta honek irauten duen bitartean erabilgarri egongo direnak, Ermuko herritar guztien ongizatea bermatzeko.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua