Telefono bidez eta online eskainiko dute arreta KIUBean eta Uraren bulegoan

18.03.20
Gizartea

Egungo alarma eta osasun-larrialdi egoerak hainbat aldaketa, moldaketa eta egokitzapen lan ekarri ditu hiritarrek erabiltzen dituzten zerbitzu eta instalazioetara. Udalean lanean jarraitzen dugu bizilagunen beharrei arreta eskaintzeko, telefono bidezko eskaerei eta mezu elektronikoei lehentasuna emanez. Gainera, gero eta zerbitzu gehiagok hautatu dute lan egiteko modu hori.

Ermuko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB), Merkatu plazan kokatzen denak, aurrez aurreko arretak bertan behera uztea erabaki du, osasun-alerta egoerak eta koarentenak irauten duten bitartean. Hala ere, telefono eta e-posta bidez kontsultak argitzen jarraituko du.

943 17 45 85 eta 679 12 57 31 telefono zenbakien bidez eskainiko dute arreta, 10:15etik 14:15erako ordutegian. Posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri nahi izanez gero, info@omic-ermua.eus da bulegoaren helbidea.

Bestalde, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Ermuko bulegoak ere (Santiago plazatxoa) Covid-19 birusaren hedapenaren aurrean hartutako neurrien berri eman du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak entitatearentzat luzatutako gomendioei jarraiki:

  • Kontagailuen irakurketa: birusaren zabalkundea saihesteko, kontagailuen irakurketak helaraztea gomendatzen da, horretarako atarietan jarritako oharren, Uraren Telefonoaren (902 30 22 22 / 943 31 86 02) edo www.gipuzkoakour.eus webguneko Bulego Birtualaren bitartez.
  • Jendeari arreta emateko bulegoak, aldi baterako itxita: arreta bulegoetako langileek ateak itxita egingo dute lan, eta altak, bajak, titular-aldaketak, erreklamazioak, matxuren jakinarazpenak, eta abar kudeatzen eta izapidetzen jarraituko dute telefonoz nahiz webgunearen bitartez.
  • Ikasleentzako Kontsortzioaren instalazioetarako bisita gidatuak aldi baterako eten egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26