Kaleak eta erabilera publikoko elementuak desinfektatzailearekin garbitzen hasita

23.03.20
Gizartea

Alarma egoeran eta herritarrok etxeen geratzeko aginduaren baitan, Mankomunitateko eta obretako udal brigadako langileak kaleak eta erabilera publikoko elementuak zehatz-mehatz garbitzen hasita daude.

Langile talde hainbat Santa Anako osasun-zentroan eta anbulatorio horren inguruetan hasi ziren lanean. Jende asko pasatzen den kaleetako zoruak ureztatu zituzten –Kaltxango, autobus-geralekua eta haren markesina eta gainerako elementuak, adibidez– ur eta hipoklorito sodikoaren diluzioarekin eta desinfektatzailea duten produktuekin. Lanak aurrera jarraitu zuten larunbatean; San Pelaio eta Sallabente auzoko Eroski supermerkatuak; Dia markarena, eta inguruko Zearkale eta Andaluzia zeharbidea; eta Airzmendi pilotalekuaren parena dugun BM-ren saltokiko inguruak. Baita bide publikoko beste eremu batzuetan ere, eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuz COVID 19ren hedapena geldiarazten laguntzeko.

Ureztatzea makinarekin egin zen, eta desinfekzioa eskuzko ekipoekin edo motxilekin, produktua zuzenean lainoztatzeko. Kaleak garbitzeko, erabiliko den portzentajea litro erdi sodio hipoklorito x 2 litro ur izango dira, kontzentrazio horretan produktu hori etxean erabiltzeko lixibarekin pareka daitekeelarik.

Halaber, honako hauen garbiketa indartu da: igogailu publikoak, arrapala- eta eskailera mekanikoen eskudelak, zabor organikorako poltsa biodegradagarriak banatzeko makinak (Abiapuntu, San Pelaio eta Gizarte-Etxea) eta udal-aparkalekuko tiketak banatzeko makinak, produktu detergente eta desinfektatzaileekin, zeinak lainoztatze zuzenaren bidez aplikatzen diren.

Debabarrena Mankomunitateak hartu dituen ezohiko neurriak

Mankomunitateak erabaki du hondakin urbanoen edukiontzi grisak zabaltzea, herritarrek errazago erabil ditzaten. Gainera, birusa dutenek edo berrogeialdian daudenek edukiontzi grisen bidez bakarrik bota behar dituzte beraien etxeko hondakinak. Covid-19ko pazienteen edo berrogeialdian daudenen hondakinak hermetikoki itxitako poltsa bat erabili behar dute, eta horren barruan gaixoen hondakinak dituen bigarren poltsa itxi bate. Erabat debekatuta dago hondakin horiek organikoaren, ontzien, paperaren, beiraren edo ehungintzaren edukiontzietan uztea, baita inguruan uztea ere.

Hondakin horiek zuzenean zabortegira eramango edo erreko dira.

''Garbiguneak'' zabalik daude beren ohiko ordutegia mantenduz

Ermua, Eibar, Elgoibar eta Mutrikuko ''garbiguneak'' zabalik daude oraindik ohiko ordutegietan. Langileek babes-neurriak eta norbera babesteko ekipamenduak (NBE) dituzte, Osasun Ministerioaren jarraibideari jarraikiz. Herritarrei gogorarazten digute ez dugula inolako zatikirik edo elementurik utzi behar hesien kanpoko aldean.

Altzariak eta etxeko tresnak jasotzeko doako zerbitzua etenda

Debabarrenak altzariak eta etxeko tresnak jasotzeko doako zerbitzua bertan behera utzi du. Hori dela eta, elementu horiek ez ateratzeko eskatu dute, harik eta prestazioa berriz eskaintzen hasi arte.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean