Zurekin gaude: genero-indarkeria elkarrekin geldiaraziko dugu

26.03.20
Berdintasuna

Osasun-larrialdiko eta alarmako ezohiko egoera bizi dugu, Covid-19 birusaren hedapen azkarraren ondorioz, gure etxeetan egotera behartzen gaituena, eguneroko bizitzan normaltasuna berrezarri arte.

Hala eta guztiz ere, tamalez, indarkeria matxistak ez du etenik emakumeentzat eta euren seme-alabentzat, eta pertsona askok isolamendua erasotzaileekin batera, etxe berean igaro beharko dute zoritxarrez.

Arazo horren aurrean, Ermuko Emakumeen Topalekuak gogorarazi nahi du instalazioan bertan eskaini ohi diren baliabide eta zerbitzuak mantendu eta ezohiko egoera berrira egokitu egin dituela. Horrela, arreta behar duten emakumeek honako zerbitzuak dituzte eskuragarri:

  • Telefonoa: Emakumeen Topalekuak eta Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek 943 17 91 61 eta 943 17 91 62 telefono zenbakien bitartez informazioa eskaini, zalantzak argitu eta aholkularitza eskaintzen dute. Era berean, casadelamujer@udalermua.net helbide elektronikoa edota Udaleko telefono zenbakia ere erabili daitezke (943 17 90 10).
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko Udal protokoloaindarrean dago, eta Ertzaintzarekin, osasun zentroarekin, Udaltzaingoarekin eta Gizarte Zerbitzuekin koordinatzen da. Horrela, alor horretan esku hartzen duten pertsona guztiek zehatz-mehatz jakin dezakete zer egin behar duten eta nola aritu behar diren gainontzeko profesional eta erakundeekin elkarlanean. Modu horretara, arreta integrala eskaintzen zaie indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeei.
  • Ermuko Udalak babes etxea du emakumeen eskura, baita beste etxebizitza bat gehiago ere. Horrela, lehenengo bizilekua jada okupatuta egongo balitz eta beste norbaitek babesa beharko balu, beste etxebizitza bat izan dezake eskura.
  • Aholkularitza psikologikoko eta juridikoko zerbitzuek asteroko maiztasuna mantentzen dute eta telefono bidez eskaintzen da arreta. Laguntza psikologikoko zerbitzuak bizi-egoerei aurre egiteko behar den babes emozionala eskaintzen du, ahalduntzetik eta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunak indartzetik abiatuta; laguntza juridikoa, berriz, zerbitzu espezializatua da tratu txarrekin eta sexu-erasoekin, familia- edo bikote-gatazkekin lotutako diskriminazio- eta babesgabetasun-egoeren aurrean.

Eusko Jaurlaritzaren arreta zerbitzuak

Ermuko Emakumeen Topalekuak dituen baliabideez gain, Eusko Jaurlaritzak ere egoera hori pairatzen duten emakumeen prebentzioa eta arreta bermatzeko neurriak berregokitu ditu.

Hala, osasun alertak irauten duen bitartean, aurrez aurreko zerbitzu gehienak modu telematikoan eskainiko dira. Hala ere, larrialdietako baliabideak eta zerbitzuak mantenduko direla ziurtatzen da, eta horren barruan sartzen dira indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta eta harrera emateko zerbitzuak. Horretarako, segurtasun eta higiene neurri egokiak hartu dira.

Bestalde, etxean beren erasotzaileekin giltzapetuta egon daitezkeen eta arreta behar duten emakumeei gogorarazten diegu badela Euskadin zerbitzu espezializatu bat, telefono-fakturan egindako deien arrastorik uzten ez duena.

SATEVI – Etxeko Indarkeriaren edo Sexu Erasoen Biktima diren Emakumeentzako Informazio eta Arreta Zerbitzua – doakoa, berehalakoa eta anonimoa da, eta eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan dago eskuragarri. Edozein motatako indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza emateko bereziki prestatutako talde profesional batek osatzen du zerbitzua, eta eurek eman beharreko pausoen inguruko orientazioa eskaini dezakete.

Espazio segurua da, 51 hizkuntza ezberdinetan ematen da arreta, eta inork ez du jakingo horra deitu denik, ez baitu arrastorik uzten telefonoaren fakturan.

SATEVIren telefonoa 900 840 111 da.

Gainera, biktimak artatzeaz gain, zerbitzu honek aholkularitza eta informazioa ematen die edozein zalantza edo arazo konpondu behar duten profesionalei, senideei edo hurbilekoei.

Kontsulta itzazu eskura dauden baliabide guztiak Emakunderen webgunean.

Estatu osorako, 016

Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Berdintasunerako Ministerioak, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzaren bidez, informazioa eta aholkularitza juridikoa emateko telefono-zerbitzua ematen du genero-indarkeriaren arloan, 016 markatze-zenbaki laburtuaren bidez.

SATEVIk bezala, 016ak telefono bidezko doako arreta profesionala eskaintzen du Estatu osoan eguneko 24 orduetan, autonomia-erkidegoetako antzeko zerbitzu guztiak koordinatuz. Gainera, behar izanez gero, 112 zenbakira bideratzen ditu larrialdi deiak.

Bestalde, Gobernu zentraleko Berdintasun Ministerioak Covid-19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz etxean genero-indarkeria jasaten ari diren emakumeentzako jarduera-gida espezifiko bat argitaratu du; lerro hauen azpian uzten zaituztegu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan