Bizkaiko suhiltzaileek Abeletxe egoitza desinfektatu dute prebentzio-neurri gisa

30.03.20
Gizartea

Bizkaiko suhiltzaileek -Iurretako parketik etorritakoak- Ermuko ''Abeletxe'' adinekoen egoitzako instalazioak eta tresna komunak edo kolektiboak desinfektatu dituzte gaur. Lan hori lurraldeko zentroetan prebentzio-neurriak eta asepsia areagotzeko protokolo baten barruan kokatzen da, zeina Gizarte Ekintzako Foru Departamentua buktzatzen ari den Covid-19 edo Coronavirus delakoaren hedapena ahal den neurrian saihestu eta prebenitzeko.

Taldea norbera babesteko ekipamendu banarekin sartu da, eta lainoztatzeko gailuekin ur eta lixiba diluzio bat aplikatu du gela eta elementu komunetan. Kanpotik sarrera nagusiko eremuan eta esparruaren barandetan eman dute.

Ermuko Abeletxe nagusien erresidentziak, Vitalitas enpresak kudeatzen duenak, une honetan ez du manifestatu edo ofizialki  kasurik erregistratuta artatzen dituen adinekoen artean; hala ere, babes neurrian areagotzea ez dago soberan, halakorik gerta ez dadin. Hori izan da gaur goizeko operazioaren kasua eta arrazoia: prebentzioa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.