Minbizia duten gaixoen eta zaurgarritasun-egoeran egon daitezkeen familientzako 3 milioi euro

14.04.20
Gizartea

AECCk 3 milioi euroko aparteko partida bideratuko du familia horien beharrei laguntzeko

Osasun-krisi horrek ondorio laboral, ekonomiko eta sozialak eragin ditu jada gizartean, eta horiek are larriagoak ahal dira izan minbizia duen pertsonaren bat duten familietan. Zaurgarritasun-egoeran horri aurre egiteko eta ondorioak gutxitzeko asmoz, AECCk 3 milioi euroko aparteko partida onartu du, minbizia duten pertsonek oinarrizko beharrak ase ahal izan ditzaten eta COVID-19ren ondorio sozialak arindu ditzaten; hala nola enplegu-erregulazioko espedienteen, ERE prozesuen eta kaleratzeren bat jasaten duten pazienteen kasuak babesteko.

Otsailaren 4an gogoan hartzen den Minbiziaren Mundu Egunean, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECCk) Espainiako gaixotasunaren kostuari buruz argitaratutako txosten baten arabera, familiak hartzen du bere gain kostuaren %45, 19.300 milioi euro inguru. Ehuneko hori, ziurrenik, familia gehiagok bere gain hartu beharko dute, eta familia horiek ahulagoak izango dira COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz.

Horren harira, AECCk bere egin ditu Osasun Ministerioak minbizia duten eta tratamendua jasotzeko beste herri batera joan behar duten gaixoentzako doako ostatu-zerbitzuari buruz emandako neurriak, COVID-19ren beste ondorio sozial bat arintzeko. Horrela, AECCk bizitoki egokituak emango dizkie gaixoei kutsadura saihestu ahal izateko, eta, eskuragarri ez baditu, ostatu alternatibo baten gastuak bere gain hartuko ditu.

Minbizia duten pertsonak ahula dira osasun arloan, baina baita arlo sozialean ere; izan ere, minbiziak eragiten du, urtero, 27.000 pertsona inguru gizarte-bazterketako arriskuan geratu izana. Horri, orain, COVID-19k eragindako ondorioak gehitu behar zaizkiolarik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu