Boluntariotza: pertsonen arteko laguntza-sarea eta gizartearekiko konpromisoaren adibidea

23.04.20
Gizartea

Covid-19ak eragindako alerta sanitarioak agerian utzi du, beste behin ere, gure auzotarren ahalmen solidario handia; izan ere, kopuru handi batean eta hasiera-hasieratik herritarrak udalaren esku jarri dira, behar den guztian laguntzeko. Zorigaiztoko egoera txarrenetatik ere esperientzia positiboak sortzen dira, eta Coronavirusak eragindako osasun-krisi hori ez da salbuespena.

Asko eta modu askotarikoak dira Ermuan beren burua eskaini duten eta laguntzen ari diren boluntarioen sare horren adibideak, beren hurkoei erosketak egiten, medikamentuak biltzen edo maskotak artatzen laguntzeko, adinagatik edo zirkunstantziengatik birusaren aurrean arrisku handiena duten guztiei laguntzeko. Besteak beste, tokiko taxilari baten eskaintza dugu. Taxilari horrek bere burua eskaini du, interesik gabe, bidai edo joan-etorria egin eta modurik edo baliabideak ez dituztenentzat, baita dendarientzat ere, egoerarako produktu espezifikoak eman baitituzte, pertsonak desinfektatzeko edo babesteko. Laguntzeko eta norberaren alea gehitzeko korronteak pandemia egun hauetan gure herriko kale hutsak zeharkatu ditu.

Udal honek publikoki aitortzen ditu boluntarioen balioa eta konpromisoa, eta eskerrak ematen dizkie

Goi-mailako erakundeen gomendioei jarraiki, Ermuko udalak boluntariotzaren jarduera guztia Gurutze Gorriaren bidez kontzentratzea eta bideratzea erabaki zuen. Gurutze Gorria administrazio publikoen esanetara jarri baitzen martxoaren 14tik bertatik. Gainera, osasun-segurtasuna bermatzeko baldintzarik onenak dituen erakundea da, bai boluntarioena, bai laguntza jasotzen dutenena.

Lankidetza horri esker, Gurutze Gorriak nabarmen handitu du bere boluntarioen kide eta talde kopurua, eta izen-emate berri ugari egin ditu, dagoeneko zerbitzu eta programen zereginetan murgilduta daudenak.

Gurutze Gorriarekin batera hainbat programa gauzatzen ari dira udaleko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan, hala nola Elikagaien Bankuarekin (une honetan hamabost egunean behin eta etxez etxe bertaraino eramaten da); bakarrik bizi diren adinekoentzako erosketak egin eta farmazia-produktuak erosi; etxeko osasun-zerbitzuak jasotzen ari direnen botikak eta osasun-materiala etxera eraman; eta unean-uneko beste hainbat jarduera ditugularik, horietan laguntzeko asmoa izanik beti ere.

Ehun iragazgaitzez eginiko maskarilak jostera 150 herritar inskribatu dira

Santiago parrokiaren inguruan mobilizatu den eta udalarekin bat egin duen beste talde bat babes pertsonaleko maskarak egiteko boluntarioena da. Maskara horiek ez dira osasun-arloan erabiltzen diren bezalakoak izango, baina herritarren erabilerarako baliagarriak izan daitezke. Udala maskarek izango duten xederako egokiena den ehun-materiala kudeatzen ari da, jada proposamenarekin bat egin eta 150 pertsona baino gehiagok eman dutelarik izena. Gurutze Gorriak ozono bidezko ehun-materialari osasun-tratamendua egingo dio; material hori boluntario bakoitzaren etxean entregatuko du, eta, ondoren, josi egin ondoren maskarak jasoko ditu. Banaketa udalak berak egingo du, beste boluntario talde baten laguntzaz. Banketa aseptikoa izango eta maskara gutun-azal batean entregatuz.

Zorigaiztoko egoera txarrenetatik ere esperientzia positiboak sortzen dira, eta Coronavirusak eragindako osasun-krisi hori ez da salbuespena. Horregatik, Udalak boluntario gisa dabiltzan eta laguntzeko eskaini diren pertsona guztien konpromisoa jendaurrean aintzat hartu eta eskertzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean