Goienkaleko ezponda egonkortzeko lanak amaitzear

29.04.20
Hirigintza

Goienkaleren goiko aldeko ezponda sendotzeko eta finkatzeko Ermuko Udala martxotik modu subsidiarioan egiten ari den lanak amaitzear daude. Aste honetan ireki dute berriz ere ibilgailuentzako bidea, eta enpresa esleipenduneko langileak erremateak egiten ari dira, lana hilabetearekin batera amaitzeko. Gunea garbitzea eta aparkatzeko lekuak berriro margotzea besterik ez da falta; izan ere, linean mantenduko da, baterian aparkatzeko asmoa zuen auzotar talde baten proposamena aztertu ondoren. Proposamena baztertu egin da azterketa bat egin eta baterian aparkatzeko lekuak galtzen direla ondorioztatu ondoren. Obra horrek ehun mila (100.000) euro azpitiko kostua izan du; erakundeak ordainduko duena hasieran, eta jabeari kobratuko dio ena ondoren, "lurra norena den argitu ondoren, ez baita modu frogagarrian egiaztatu zein diren lursaila horren jabeak eta, beraz, ezponda egonkortzeko obren arduradunak". Ezponda egonkortzeko proiektua otsailaren 25ean, asteartea, aurkeztu zen Gai Orokorretako eta Osoko Bilkurako Informazio Batzordean.

Obra honetan buloiak sartu dira (12-14 metroko luzera duen altzairuzko barra zilindriko bat, gerora arrokaren barruan tenkatzen eta finkatzen direnak, luiziak saihesteko) teknikari geologoek ezpondako zatirik ez egonkorrentzat jo izan dituzten zazpi lekutan.

Behin-betiko konponbidetzat kontsideratu da, aldez aurretik beste hainbat jarduera egin ondoren

Horrez gain, 150 metro luzeko ehun metalikoa (pantaila dinamikoa deritzana) jarri da mendi-hegal osoan. Sistema horrek zuzenean eusten dio ezpondari berari zutoin bertikal batzuen bidez, eta haren goiko aldeko sarea gai da inpaktua xurgatzeko, harri-askatze baten karga xurgatu eta atxikitzeko, baita neurri handi samarrekoa ere. Hala, harkaitzen bat askatuko balitz, harkaitza sarean geratuko litzateke eta ez litzateke kalera iritsiko.

Azkenik, "drainatze kaliforniarrak" deiturikoak instalatu dira, mendi-hegalean urik ez pilatzeko sistema bat, ura pilatuz gero gero presio handia eragin lukeelako eta, onodrioz, lur-mugimenduak eragingo baita ere.

Zonaldean hainbat gertaera izan dira material erorikoengatik. Garrantzitsuenetakoa 2015eko martxoaren 22an gertaturiko eroria izan zen. Horregatik, harrez gero hainbat jarduketa egin dira Goienkalen, mendi-hegala egonkortzeko. Oraingo honetan, behin betiko konponbidea bilatu nahi izan da, mendi-mazelaren zati garrantzitsu baterako obrekin. Obra dezentekoa izan da eta horrek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke