Hiru saltoki izan ditu gaurkoan merkatu ibiltariak, sei astez egin gabe egon ondoren
Soilik elikadura produktuak izan dira eta segurtasun-neurri zorrotzak gorde dituzte
Ermuak ''merkatu txikia’ izenez ezaguna den asteroko kale-merkatuaren zati bat berreskuratu du gaurkoan, jarduera 888/2020 Alkatetzaren Dekretuaren bidez etenda egon baita martxoaren 14tik (larunbata), koronabirusaren lehenengo kasuen harira Alarma Estatua indarrean sartu zenetik. San Pelaio parkeko jarduerak itzulera partziala eta salbuespenezkoa izango du; izan ere, elikagaiak saltzeko hiru saltoki soilik izan ditu eta ostegunean egin da, bihar jaieguna delako. Merkatuaren zati bat behintzat itzuli da Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 14ko Aginduan SARS-CoV-2k (Covid-19) eragindako pandemiaren ondorioz zuzeneko salmentako merkatuetarako ezarritako osasun-baldintza zorrotzak betez.
Ermuan gaur jarri zitezkeen lau saltokitatik hiru postu izan ditugu, fruta, ozpinetako jakiak eta bakailaoa eskaini dituztenak. Aitzitik, ezin izan dira egon oraingoz baimenik jaso ez duten ehungintzako postu klasikoak, barruko arropa, oinetakoak, tresneria, oparitarako gaiak, imitaziozko bitxiak eta une honetan funtsezkoak ez diren beste artikulu batzuk.
Azoka txikiari berriro ekitea pandemia egoera honetan izaten ari garen aurrerapenaren beste adibide bat da. Pertsonak kalera itzultzeak eta jarduera berreskuratzeak poz eta itxaropen dosi bat ekarri digu gaur egun. Aurrera egiten jarraitzen baitugu. Animo!
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du