Ermuak 700 adinekoei telefonoz deitu die euren egoera eta beharrak ezagutzeko

12.05.20
Gizartea

Gizarte Zerbitzuek dei txanda bi egin dituzte, lehena 70 eta 79 urte bitarteko pertsonekin eta bigarrena 80 urtetik gorakoekin harremanetan jarriz

Gizarte Zerbitzuen Sailak beste udal-sail batzuetako 12 langile talde bat koordinatu du, udalerriko 70 urtetik gorako pertsonekin telefonoz harremanetan jartzeko, haien benetako egoeraren eta beharren berri izateko, eta, hartara, horiei erantzuteko beharrezkotzat jotzen diren baliabideak aktibatzeko. Ekintza hori Ermuko Udalak zabaldutako programei lotuta dago, eta jarraipena ematen die, osasun-krisian eta kobidaren pandemian dauden kolektibo ahulenen beharrei erantzuteko.

Apirilaren 30etik maiatzaren 8ra bitartean, detekzio- eta laguntza-programaren bigarren faseari ekin zaio, eta, guztira, 411 dei egin zaizkie hirugarren adinekoei. Horietatik 127 dei 80 urtetik gorako pertsonei egindako jarraipen-deiak izan dira. Kolektibo hori, konfinamendua egin zenean, ez zen gizarte-zerbitzuen erabiltzaile, baina deitu eta harremanetan jarri gara, arrisku- eta kalteberatasun-taldea zelako. Bigarren kontaktu horri esker egiaztatu ahal izan da lehen arreta urgenteak aurreikusitako helburua bete duela, biztanleria-segmentu horrek egindako eskaerei erantzun egokia eta azkarra ematea ahalbidetu baitu hartu-emanak.

70-79 urte bitarteko pertsonen taldean guztira 289 dei egin dira, haien osasun-egoera eta izan zezaketen beharrak zuzenean ezagutzeko. Kontaktu horri esker, bi arrisku-egoera hauteman eta Gizarte Zerbitzuetara bideratu dira, esku har dezaten pertsonoi laguntzeko.

Kontaktu eta detektatzeko kanpaina honen balorazioa oso positiboa da; izan ere, egiaztatu ahal izan da, oro har, adin-tarte horretako pertsonak autonomoak direla eta osasun ona dutela. Era berean, esan daiteke autonomia txikiagoa duten pertsonek beren egunerokotasunari aurre egiteko behar duten laguntza-sarea badutela.

Azkenik, azpimarratu behar da harremanetan jarri diren pertsona guztiek eskertu egin dute man Udalaren ekimena, bizi dugun egoera zail honetan egindako deia eta emandako arreta estimatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean