Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako udako programa egokituko du Gorabidek

03.06.20
Gizartea

230 plaza izango ditu eta hiriko jarduerak, eguneko irteerak, gaualdirik gabeko txangoak eta egoeraren araberako astebeteko egonaldiak Bizkaian eskainiko ditu

Covid-19aren pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, Gorabidek adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuen diseinua berbideratu behar izan ditu. Udako oporren programan, Gorabidek 230 plaza eskainiko ditu Bizkaiko sei udalerritan kontzentratutako astebeteko egonaldien eta probintziako eguneko jardueren artean. Guztira, 35 txanda izango dira, talde bakoitzean sei edo zortzi erabiltzaile izango dira, eta batez beste lau boluntario egongo taldeko.

Gorabideren Aisialdi Zerbitzuak udako programa berrantolatu du datozen hilabeteetan agintari eskudunek onartzen dituzten funtzionamendu eta ratioen arabera egokitzeko. Une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez, hiriko jarduerak, eguneko txangoak, irteerak, eta astebeteko oporraldiak egingo dira. Eskaintza: Bizkaiko hainbat herritako egonaldietarako 110 leku, astebeteko hamabost txandatan banatuta, eguneko 120 jarduera, sei eguneko hogei txandatan banatuta, bi astetan. Taldeak beste urte batzuetan baino txikiagoak izango dira: sei edo zortzi erabiltzailez osatuta egongo dira, beren autonomia-maila eta laguntza-beharrizanen arabera.

Astebeteko egonaldiak Lekeitio, Plentzia, Getxo, Sopela, Urduña edo Zugaztietako hotel eta ostatuetan egingo dira. Posible den neurrian, eta segurtasun-arauak betez, aurreko denboraldietan izandako jardueren antzekoak burutuko dira: hondartza, igerilekua, txangoak, paseoak, terrazak, leku interesgarrietara bisitak, eta abar… eta eguraldiak laguntzen ez badu, pelikulak edo mahai-jokoak. Era berean, eguneko txangoen bidez Bizkaiak eskaintzen dizkigun aukerak ahal beste aprobetxatzen saiatuko gara. Kasu honetan, jardunaldi tematikoen bidez antolatuko dira, kirol, kultur, itsas, hondartza, natur eta hiriko jarduerekin. Elkarteak proposamena azaltzen duen bideo bat egin eta argitaratu du Youtubeko bere kanalean. ''Mila eta bat esperientzia #oporrakGorabide''

140 boluntario baino gehiago

Gorabideko erabiltzaileentzako 230 lekuez gain, 140 boluntariok pasako dituzte oporrak adimen desgaitasuna duten pertsona horiekin. Boluntarioak funtsezkoak dira beti elkartearen astialdi programak garatzeko, baina egungo egoera honetan, pertsona horien konpromisoa, elkartasuna eta inplikazioa inoiz baino nabarmenagoak dira. Aurten, boluntarioek jaso ohi duten prestakuntzaz gain, Covid-19aren inguruko segurtasun neurriei buruzkoa jaso beharko dute, eta txanda guztietan mantendu beharko dira irizpide horiek.

Jarduera hauek onura handia dakarte adimen desgaitasuna duten pertsonentzat zein beren familientzat. Hori dela eta, Gorabidek onura horiek mantendu nahi ditu programen egokitzapenean. Argibide gehiagorako jo eta harremanetan jarri ‘Gorabide’ elkartearekin

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean