Kiroldegiak osasun neurriak zorroztu ditu berriro zabaldu ahal izateko
Erabiltzaileek gomendio batzuk jarraitu beharko dituzte instalazioetan, Covid-19aren hedapena saihesteko
Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak datorren astelehenean, ekainak 15, berrekingo dio jarduerari. Covid-19aren pandemiagatik hiru hilabeteko etenaldia egin ostean, kirolzaleek instalazioak berriro erabiltzen hasteko aukera izango dute, eta uztailaren amaierara arte antolatu diren ikastaro eta jardueren programazio anitzaz gozatu.
Normaltasunera partzialki itzultzeak zenbait arau eta segurtasun-neurri dakartza berekin, eta kiroldegiko erabiltzaile guztiek bete beharko dituzte. Horrela, Ermuko Udaleko Kirol Arloak Margube tokiko enpresaren laguntza izan du jarduketa-protokolo bat egiteko. Protokolo hori egingo diren jarduera bakoitzerako eta instalazioak berak erabili ahal izateko gomendioen fitxa grafikoetan laburbiltzen da.
Erabiltzaileek honako jarraibide orokor hauek bete beharko dituzte (klikatu puntu bakoitzeko izenburuetan, kartel bakoitza osorik irekitzeko eta gomendio guztiak bistaratzeko):
- Instalazioak erabili aurretik, bitartean eta ondoren: sintomak badituzu, gaixo dauden pertsonekin kontaktuan egon bazara edo kaltebera bazara, kiroldegira ez joatea gomendatzen da. Instalazioen barruan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta eskuak eta oinetakoak desinfektatzea, eta kirol-eremura iristeko geziak markatu dira, pilaketak saihesteko.
- Kirol-igerilekuetarako araudia: kale bakoitza gehienez ere lau pertsonak erabili ahal izango dute, eta erabiltzaile bakoitzak gehienez ordubeteko tartea izango du. Igerilekuko materialik ez da utziko, eta betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da. Jolas-igerilekuari dagokionez, familia bonua duten pertsonak (gehienez 3 pertsona familia bakoitzeko) eta aurretiko hitzordua dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. Bi igerilekuak egunero itxiko dira 13:30etik 14:30era, desinfektatzeko. Osasun-murrizketen ondorioz, Spa eremua, sauna eta lurrun-bainua itxita egongo dira, baita solariuma ere.
- Fitness-kardio eta oinarrizko gimnasioetarako araudia: jarduera horiek banaka egingo dira, aurretiko hitzordurik gabe, eta pertsona bakoitzeko ordubete gehienez. Halaber, bi eskuoihal erabili beharko dira, bat izerdiarentzat eta bestea makinentzat, eta aretoko edukiera osorik balego, instalazioetatik kanpo itxaron beharko da espazioa libre geratu arte.
- Zuzendutako jardueretarako araudia: beste pertsonekin kontakturik ez izatea eta segurtasun-distantzia uneoro mantentzea eskatzen da. Hemen ere, ezinbestekoa izango da bi eskuoihal erabiltzea, bat materiala garbitzeko eta bestea izerdiarentzat. Erabili aurretik eta ondoren, materiala garbitu eta desinfektatu beharko da.
- Indoor ziklorako araudia: gomendioak zuzendutako jardueren antzekoak dira. Kasu honetan, materiala desinfektatzean, arreta berezia jarri beharko da euskarri eta heldulekuetan.
- Aldagelak erabiltzea: kirol jardueretan erabili beharreko arropa etxetik jantzita eramatea gomendatzen da, baina aldagelak behar izanez gero, behar bezala bereizitako puntu berdeak jarri dira, non koka gaitezkeen jakiteko. Gune horiek azkar eta arin erabili beharko dira, eta garbiketa-zerbitzua arduratuko da maiz desinfektatzeaz.
- Komunak erabiltzea: ahal bada, ez erabili komunak, baina sartu behar baduzu, azkar eta arin erabili instalazioak eta garbitu eskuak.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke