Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanei buruzko asteroko buletina

15.06.20
Gizartea

Eusko Jaurlaritzaren Irekia atariak Zaldibarko zabortegian egiten ari diren egonkortze-lanei buruzko informazio berria argitaratu du, baita gune horretan Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzkoa ere.

Ingurumen Saila harri-lubetazko dike bat eraikitzen ari da lur-jausia izan zen zatiaren beheko aldean, eta, lurperatuta jarraitzen duten bi langileak bilatzeko gunea ziurtatzeaz gain, AP-8 autobideko lau erreiak irekitzea ahalbidetuko du.

Euste-egitura berria eraikitzeko lanak maiatzean hasi ziren, hondeatutako bi bilaketa-eremuen (B3 eta B2 izenekoak) goiko aldean, otsailaren 6an autobidea moztera iritsi zen irristatzearen gunean. Horma horrek osatu eta indartu egiten ditu Interbiak foru enpresak AP-8 autobidea babesteko egin dituen lanak: 50 metro luze eta sei metro garai den dikea, autobidearen ertzean altxatua, eta lur-jausien aurkako 75 metro koadroko pantaila dinamikoa, berrogei metro gorago egina.

Lanak uztaileko lehen astean amaitzea espero da.

Aldi berean, A-8 autobidea moztera iritsi ziren eta behin-behinean autobidearen albo batean pilatu ziren hondakinak segurtasunez erretiratzeko lanean jarraitu da, baita desagertutako pertsonak bilatzeko lehen egunetan kendu eta harrobiaren inguruan utzitakoak ere.

Ingurumen Sailak baimendutako irtenbidea da baso-pista bat irekitzea, zuzenean lotzeko 6.500 metro kubiko hondakin metatuta dauden autobidearen eremua eta zabortegiaren inguruan eraikitako 1. Segurtasun Gordailua. Verter Recycling arduratuko da zuzeneko sarbide hori gauzatzeaz eta ordaintzeaz. Sarbide horrek aukera emango die Ingurumenak kontratatutako ekipoei AP-8ko hondakinen garraioa zabortegiaren barrutik egin dadin, 650 kamioi inguru herriguneetatik igarotzea saihestuz.

Hondakinak ekainaren amaieran kentzea espero da, euste-dike berria eraikitzen amaitu baino pixka bat lehenago. Bi jarduera horiei esker, egungo by-passa kendu eta AP-8ko lau erreiak irekiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu