Udal kiroldegia zabalik dago, desinfekzio orokorra egin ostean

22.07.20
Kirolak

Bi eguneko itxiera prebentiboaren ondoren, Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak ateak ireki ditu gaur asteazkena, uztailak 22. Astelehen arratsaldean itxi zituzten instalazioak, desinfekzio orokorra egiteko; izan ere, erabiltzaile batzuek jakinarazi zuten isolamenduan zeudela etxean, Covid-19an positibo emateagatik edo PCR probaren emaitzaren zain egoteagatik.

Bi egun horietan, kiroldegiko areto eta aparatu guztiak higienizatu eta desinfektatu dituzte, azpiegituretan egon zitekeen birusaren arrastorik ez uzteko. Horrela, instalazioak prest jarri ondoren, gaur goizetik zabalik daude berriz ere.

Kiroldegia ixteko eta egokitzeko erabakia Osasun Sailak emandako abisuari erantzuna izan da; izan ere, sail horrek jakinarazi zuen bazitekeela foku bat egotea "gure udalerriko gazteen artean, hainbat zabalkunderekin". Hala, alerta egoeran mantentzea eta higiene- eta prebentzio-neurriak zorroztea eskatu zuen.

Gogorarazten dizuegu kirol-instalazioak zabalik egongo direla datorren ostegunera arte, uztailak 30. Abuztuan, hiru asteko geldialdi teknikoaren ondoren, kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua abuztuaren 24an irekiko dituzte berriro. Abuztuan ordutegia astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, baina ez da ikastarorik izango eta ezin izango da fitness aretora sartu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira