Hiru film berri udako zine zikloa agurtzeko

24.08.20
Kultura eta Gazteria

Uda honetako aire zabaleko zine programazioaren laugarren eta azken astean sartu gara, eta datorren urtera arte ekimenari amaiera emango diote hiru film berrik. Astelehen, asteazken eta ostiraleko emanaldiak 22:00etan hasiko dira Orbe Kardinalaren plazan, eta euria eginez gero, parrokiako elizako arkupeetan izango dira proiekzioak.

Zine emanaldiak doakoak dira, baina edukiera kontrolatua izango dute, ezohiko osasun egoera dela eta. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzak jarraituko dira, pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Astelehena 24: Infierno bajo el agua

Alexandre Ajak zuzendutako beldurrezko zinta estatubatuar batekin hasiko dugu astea: Infierno bajo el agua. Kaya Scodelario eta Barry Pepper dira film honetako protagonistak, eta Florida astintzen ari den 5. mailako urakanari aurre egin beharko diote.  Haley gaztea bere etxean harrapatuta geratuko da ebakuazio aginduei muzin egin eta ekaitzean desagertutako aita bilatzen jarraitzeko. Hondamendiaren ondorioz eraikinaren itxura erabat aldatzen den arren, aita etxeko behealdean zaurituta aurkitzea lortzen du, baina, klima aldaketaren eta eguzki eskualdeko ekaitzen maiztasunaren ondorioz, izaki beldurgarriak, Haleyren etxea euren etxe berri bihurtzen hasten dira. Harraparien eta lurrazala estaltzen duten uholdeen aurka borrokatu beharko du gazteak, bizirik irauteko eta bere aitarekin batera bizirik ateratzeko aukera izateko.

Asteazkena 26: Mascotas 2

Aste erdian haurren txanda iritsiko da La vida secreta de las Mascotas 2ren eskutik. Chris Renaudek eta Jonathan del Valek zuzentzen dute animaziozko obra hau, eta Max txakurrak aldaketa berri eta garrantzitsuei egin beharko die aurre bertan: Katie jabea ezkondu ez ezik, ama ere izan da lehen aldiz. Familia bidaia batean, Rooster izeneko baserritar txakur bat ezagutuko du, beldurrei aurre egiten irakatsiko diona. Bien bitartean, Gidget Maxen jostailu gogokoena berreskuratzen saiatzen da katuz beteriko etxe batean. Snowball, bestalde, tigre zuri bat, Hu, bere harrapatzaileetatik askatzeko misio arriskutsu batean murgilduko da.

Ostirala 28: Padre no hay más que uno

Udako zine zikloa amaitzeko, Padre no hay más que uno Santiago Segurak zuzendu eta protagonizatutako familia komedia izango dugu ikusgai. Aktore eta pertsonaia zerrenda luzea agertuko dira bertan, hala nola, Toni Acosta, Silvia Abril, Leo Harlem, Anabel Alonso, Carlos Baute, Boris Izaguirre eta El Rubius. Javier "senar-koinatua" izendatu dute. Etxea eta haurrak zaintzeak suposatzen duenaz batere arduratu gabe, ondo baino hobeto daki zer egin behar den, eta bere emazteari etengabe “ez zara ongi antolatzen” edo “ez zaitez urduritu” bezalako esaldiak oparitzen dizkio, baso bat uretan itotzen dela iruditzen baitzaio. Javierrek aurre egin beharko dio lau eta hamabi urte bitarteko bost seme-alabarekin moldatzeak dakarren errealitateari, emazteak oporretara joatea erabakiko baitu. Etxean sortzen den egoera kaotikoa erabateko hondamendi bihurtuko da pixkanaka, baina, aldi berean, aukera emango die aita-semeei elkar ezagutzeko eta lehen aldiz gozatzeko. Beren bizitza betiko aldatuko duen esperientzia.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude