Egizu kirola modu seguruan kiroldegiko ikastaro-sorta zabalarekin
Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiak helduentzako 70 ikastaro baino gehiagorekin eman dio hasiera kirol denboraldiari. Ariketa horiek guztiak Premium jardueren programazioaren barne daude.
Joan den martxoan Covid-19aren hedapenaren ondorioz bertan behera geratu ziren helduentzako kirol ikastaro guztiei berrekin zaie irailean. Jarduerari ekin aurretik, Udal kiroldegiak erabiltzaile guztien segurtasuna eta instalazioen desinfekzio egokia bermatzeko neurriak hartu ditu:
- Bigarren solairuan ematen ziren Pilates eskolak 4B aretora pasatu dira, zabalagoa denez, parte-hartzaileen artean lekua handitu ahal izateko, gehieneko edukiera murriztu behar izan gabe. Beraz, klase bakoitzerako 13 plaza eskaintzen jarraituko da, erabiltzaileen arteko gutxieneko segurtasun-distantziak bermatuz.
- Circuito Express, Total Core eta Hipo Yoga jarduerak 30 minututik 60 minutura luzatuko dira.
- Ziklo Indoor saioak 1. solairuan egiten jarraituko dira, baina bizikleten arteko distantzia handitu egin da, jardueran parte hartzen duten pertsonen artean gutxieneko segurtasun-tarteak betetzen direla bermatzeko.
- Jarduera bakoitza amaitu ondoren, erabilitako material guztia desinfektatzen da.
- Jarduerak burutzen diren espazio guztiak eta aldagelak binilo berdeekin behar bezala seinaleztatuta daude, pertsonen arteko gutxieneko distantziak errespeta daitezen.
- Aldagelek edukiera txikiagoa dute, eta segurtasun-distantzia bermatzen dute dutxatzeko edo arropa aldatzeko unean.
- Higiene- eta segurtasun-arrazoiengatik, ile-lehorgailuak zerbitzuz kanpo daude.
Irailerako programazio osoa ikus dezakezue hemen, eta kirol-instalazioak erabiltzeko segurtasun- eta higiene-protokoloak, aldiz, esteka honetan daude eskuragarri.
Gogorarazi nahi dizuegu, Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako jarraibideen arabera, edozein erakundek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat antolatzen dituen kirol-jarduera guztiak bertan behera utzi direla. Beraz, oraingoz, ezin izango dira haurrentzako jarduerak eskaini.
Lotutako albisteak
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'