‘Beldur Barik' lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik
''Beldur Barik'' lehiaketaren hamaikagarren edizioa zabalik dago. Atzotik azaroaren 5era arte lan eta proposamenak aurkeztu ahal izango dira, non emakume ahaldunak, indartsuak eta gizon errespetuzkoak erakusten dituzten lanak eta proposamenak aurkeztu ahal izango ditugun, indarkeria sexistaren estereotipoak gainditzeko eta horren aurkako borroka aktiboan parte hartzen duten erreferente positiboak jsoz eta erakutsiz. Lehiaketaren helburua gazteen artean ''Beldur Barik'' jarrera aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea da, generoen arteko egungo desberdintasun-egoerari aurre egiteko. Eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria matxistaren gaitzespenean oinarritutako portaerak sustatzea.
''Beldur Barik'' ekimena Emakundek antolatu du, Eudelek eta Foru Aldundiek bultzatuta, eta EITBren eta EHUren laguntza izan du. Baita Berdinsarea osatzen duten hainbat udalena ere, horien artean Ermua, herriko lehiaketa deialdi osagarria egiten duena. Oinarriek zehazten dute nola parte hartu gure Autonomia Erkidegoan bizitzen edo ikasten ari duten 12-26 urteko gazteek. Hiru kategoria daude adinaren arabera banatuta: 12 eta 13 urte bitartekoak; 14tik 18 urtera artekoak eta 19tik eta 26 urtera bitartekoak. Adin txikoek parte hartu ahal izateko baimena aurkeztu behar dute. Lanek originalak izan behar dute, plagiatu eta usurpatu gabeak, eta ''Beldur Barik'' i lotuta ez dagoen beste edozein lehiaketatara aurkeztu gabekoak.
Lanak edo proposamenak –aurkezle bakoitzak 3, gehienez ere- hainbat formatutan aurkez daitezke: bideoa, flashmob; poema edo testu gogoetatsua, bideoklipa, argazkiak edo muntaiak, fotonobela, lipdub, dantza, laburra, animazioa, performancea, eta abar. Gehienez 3 minutuko iraupena izango duten bideoak online aurkeztu behar dira dagokion esteka edo loturaren bidez, Youtube edo Vimeo plataformetara igo ondoren. Herriko hiru kategorietako irabazle bakoitzak 300 euroko saria jasoko du. Herriko proposamenak lehiaketa orokorrean ere lehiatuko dira, eta sariak azaroaren 20an jakinaraziko dituzte. Ermuan aurten pandemiaren ondorioz ez dugu egingo sariak banatzeko jendaurreko jaialdia edo topaketa, Covid-19 birusari zabaltzeko aukerarik ez emateko.
Informazio guztia www.beldurbarik.eus webgunean eta Ermuko Emakumearen topagunean eskura daiteke (Izelaieta z/g, 943 17 10 30 telefono zenbakian).
Beldar Barik jarrera eguneko 24orduetan eta nonahi
Aurten, Beldur Barik hiru puntutan oinarrituko da, lan egiteko eta rolak aldatzen jarraitzeko, amesten ditugun harremanak sortzeko, isiltasunak hausteko eta nahi dugun gizartea eraikitzeko. Lelo nagusiak honako hauek dira:
- Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik jarrera
- Ni, egunez eta gauez, Beldur Barik jarrera
- Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik jarrera
Horrez gain, Beatriz Gonzalez Rojo euskal ilustratzailearen eskutik, ekimenak irudi berria estreinatuko du, koloreetan oinarritu baita gure gizartearen aniztasuna, intersekzionalitatea eta etnia-, kultura- eta sexu-aniztasuna irudikatzeko eta ikusarazteko. Ilustrazioa hemen ikus daiteke.
Beldur barik; lehiaketa irisgarria, inklusiboa eta unibertsala
Lehiaketak nagusiki mezuen kalitatea eta, neskak ahalduntzetik abiatuta hausnarketa edo eztabaida sortzeko duten gaitasuna eta mutilek matxismoaren aurka duten konpromisoa baloratuko ditu, baita ere ''Beldur Barik'' jarrera argi eta garbi islatu izana. Aurten, irisgarritasun eta ulermen unibertsala bermatzeko proposamenen azpi-titularrak duen garrantzia nabarmendu da. Epaimahaiak ahalmena du lanen bat edo proposamenen bat lehiaketatik kanpo uzteko, baldin eta lanak lehiaketaren irizpideekin bat ez badator.
Bestalde, #BeldurBarikChallenge ekimena ere bultzatzen ari da, sare sozialen bidezko ekintzak -batez ere Instagram, Facebook eta Tik Tok-, gazteen arteko harremanetarako eta komunikaziorako bide nagusiak bihurtu baitira.
Informazio guztia, Beldur Barik-en webgunean dago.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan