Gobernuaren azpiordezkaritzak lau mila maskara higieniko bidali ditu
Bizkaiko Gobernuaren azpiordezkaritzak erabili eta botatzeko 4.000 musuko higieniko bidali ditu Ermura, gure udalak funtsezko hainbat zerbitzutako pertsonen artean –ikastetxe ezberdinak: langileak eta ikasleak– eta kolektibo ahulenen artean bana ditzan. Hala jakinarazi digu Vicente Reyes Martin ordezkariordeak gutun bidez. Gutun horretan dagoeneko gure herrira ekarri den materiala jasotzeko bidea adierazten zen.
Udalak Gizarte Ongizateko Arloaren bidez bideratuko du materiala, ikastetxeetan eta elkarteetan bana dadin, hala nola Gurutze Gorrian, Caritasen edo Elikagai Bankuan, eta horien bidez, premia handiena duten familiei eta pertsonei, SAR-V-Covid-19 birusa transmititzea saihesten duen nahitaezko eta prebentziozko elementu hori eskuratzeko zailtasunak dituztenen artean.
Martxoan pandemia hasi zenetik, hainbat aldiz jaso izan ditugu herrian dira horrelako material bidalketak.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan