Gaueko zirkulazioa eta gizarte-bilerak mugatu ditu Alarma-Estatuak

26.10.20
Gizartea

Espainiako Gobernuak neurri berriak ezarri ditu, eta joan den ostiralean Euskadin hartutakoei gehitzen zaizkie; gaur are gehiago zehaztuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Estatuko Aldizkari Ofizialak igande honetan, urriaren 25ean, argitaratu du Alarmaren Estatuaren deklarazioa, Espainiako lurralde osoan Covid-19 kasuen kopuruak gora egin ostean onartu dena. Testuak autonomia-erkidego guztiek nahitaez bete beharreko zenbait neurri ezartzen ditu, eta, era berean, gobernu bakoitzari bere murrizketak aplikatzeko gaitasuna ematen dio, pandemiaren bilakaeraren arabera.

Neurri nagusiak herritarren mugikortasuna mugatzea eta kontaktu pertsonalak murriztea dira; horrela, Covid-19aren hedapena etetea espero da, pertsonen osasuna babesteko eta osasun-zerbitzuak ez kolapsatzeko. Alarma-Estatuak honakoak jasotzen ditu:

  • Gaueko mugikortasuna debekatzea edo ‘etxeratze-agindua’ 23:00etatik 06:00etara bitartean. Autonomia Erkidego bakoitzak ordutegia aldatu eta hasiera 22:00etatik 00:00etara bitartean ezarri dezake, eta amaiera, aldiz, 05:00etatik 07:00etara artean. Ordu tarte horretan, bide edo espazio publikoetatik igaro ahalko da honako kasuetan soilik:
    • Sendagaiak, produktu sanitarioak edota premia biziko ondasunak erosteko
    • Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara edota larrialdiko albaitari zerbitzuetara joateko
    • Laneko edo betebehar profesionalak, enpresarialak, instituzionalak edo legalak burutu ahal izateko
    • Aurrez aipatutako jardueretako baten ostean ohiko etxebizitzara itzultzeko
    • Adinekoak, adin txikikoak, dependentzia duten pertsonak, desgaitasunak dituztenak edo bereziki zaurgarriak direnak zaintzeko edo horiei laguntzeko
    • Gasolindegietan edo zerbitzuguneetan geratzea, aurreikusitako jardueraren bat egiteko beharrezkoa denean
    • Ezinbesteko kausagatik edo beharra dela eta
  • Gizarte-bilerak sei pertsonara mugatzea, espazio irekietan zein itxietan, elkarrekin bizi direnak izan ezik. Erkidegoek pertsona-ratio hori aldatu dezakete, baina are gehiago murrizteko soilik.
  • Autonomia-erkidegoen sarrera eta irteera mugatzea. Eskualdeko gobernu bakoitzak erkidegoko joan-etorri mugimenduak debekatu ahal izango ditu, lanera joateko izan ezik, osasun-, hezkuntza- edo mendekotasun-arrazoiengatik, eta abar. Neurri horiek gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta erkidego-mailan edo probintzia, eskualde edo herri jakin batzuetan aplikatu ahal izango dira.

Neurri gehigarriak Euskadin

Alarma Estatuaren dekretuaren ostean, Eusko Jaurlaritza neurri zorrotzagoak hartzea aztertzen ari da, eta litekeena da astelehen honetan bertan iragartzea. Bien bitartean, joan den ostiralean onartutako murrizketek indarrean jarraitzen dute, eta honela eragiten diote Ermuari, egoera epidemiologiko larrian dagoen udalerrietako bati:

Gomendioak:

  • Herrietatik ez sartu eta ez irten, osasun-zentro edo zerbitzuetara joan-etorriak egiteko izan ezik, baita lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei laguntzeagatik edo ezinbestekoak diren joan-etorrietara izan ezik.
  • Elkarbizitzako talde egonkorretik kanpoko topaketak ekidin.
  • Ezinbestekoa ez den edozein jarduera bertan behera utzi edo atzeratu.
  • Ahal den neurrian, espazio itxietako topaketak elkarrekin bizi diren pertsona taldera murriztu.

Nahitaez bete beharreko neurriak, aldiz, honakoak dira:

  • Taldeko edozein kirol jarduera bertan behera utziko da, jada hasita dauden kirol txapelketen kasuan izan ezik.
  • Bakarka soilik egin ahalko da kirola.
  • Debekatuta dago haur parkeak, parke publikoak eta terrazak erabiltzea 21:00etatik 06:00etara bitartean, pertsonak igarotzeko izan ezik.
  • Debekatuta dago dendetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitartean.
  • Merkataritza-establezimenduek 21:00etan itxi beharko dute, elikagaien dendek, farmaziek eta erregai zerbitzuguneek izan ezik.
  • Ostalaritza eta jatetxe zerbitzuek 21:00etan itxi beharko dute. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egongo da, publikorik gabe, eta ezingo da 06:00ak baino lehen zabaldu.
  • Barran kontsumitzea debekatuta dago; mahaian eta eserita soilik baimenduko da.
  • Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.

Gogoratzen dizuegu derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea espazio guztietan, eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea gomendatzen dela segurtasuna bermatu eta birusaren transmisioa ekiditeko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du