Azken egunak 2020ko Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko

30.10.20
Berdintasuna

Horren harira, Emakumeen Topalekuak gazteentzako ziberfeminismo tailerra eskainiko du

Datorren ostegunean, azaroaren 5ean, amaituko da Beldur Barik 2020 lehiaketara lanak eta proposamenak aurkezteko epea. Ekimen honen helburua emakume ahaldunak, indartsuak eta gizon errespetuzkoak erakustea da, indarkeria sexistaren estereotipoak gainditzeko eta horren aurkako borroka aktiboan parte hartzen duten erreferente positiboekin. Horrela, gazteen artean Beldur Barik jarrera aintzat hartu, baloratu eta bultzatzen da, generoen arteko egungo desberdintasun-egoerari aurre egiteko. Eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria matxistaren gaitzespenean oinarritutako portaerak sustatzen dira.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi edo bertan ikasten ari diren 12-26 urteko gazteek parte hartu dezakete lehiaketan, eta hiru kategoria daude, adinaren arabera banatuta: 12 eta 13 urte bitartekoak; 14tik 18 urtera artekoak eta 19tik eta 26 urtera bitartekoak. Adin txikoek parte hartu ahal izateko guraso edo tutoreen baimena aurkeztu behar dute. Lanek originalak izan behar dute, plagiatu gabeak, eta Beldur Bariki lotuta ez dagoen beste edozein lehiaketatara aurkeztu gabekoak.

Lanak edo proposamenak –pertsona bakoitzak 3, gehienez ere- hainbat formatutan aurkez daitezke: bideoa, flashmob; poema edo testu gogoetatsua, bideoklipa, argazkiak edo muntaiak, fotonobela, lipdub, dantza, laburra, animazioa, performancea, eta abar. Gehienez 3 minutuko iraupena izango duten bideoak online aurkeztu behar dira dagokion esteka edo loturaren bidez, Youtube edo Vimeo plataformetara igo ondoren. Herriko hiru kategorietako irabazle bakoitzak 300 euroko saria jasoko du. Herriko proposamenak lehiaketa orokorrean ere lehiatuko dira, eta sariak azaroaren 20an jakinaraziko dituzte. Ermuan aurten pandemiaren ondorioz ez dugu egingo sariak banatzeko jendaurreko jaialdia edo topaketa, Covid-19 birusari zabaltzeko aukerarik ez emateko.

Informazio guztia www.beldurbarik.eus webgunean eskura daiteke.

Ziberfeminismoari buruzko tailerra

Ermuko Emakumearen Topaguneak Ziberfeminismoari eta Jabekuntza digitalari buruzko ikastaroa antolatu du Jabekuntza Eskolaren baitan, batez ere emakume gazteei zuzenduta. Tailerra azaroaren 13an eta 20an izango da, 17:00etatik 20:00etara, eta Interneten dauden ahuleziak eta sareetako indarkeria matxistaren aurrean behar bezala babesteko ditugun tresnak ezagutaraztea du helburu. Izan ere, ingurune digitalean mugitzen gara, baina ba al dakigu diskurtso matxista eta indarkeria matxista identifikatzen sareetan? Nola azaltzen gara Interneten? Zer gertatzen da nire datuak normalean erabiltzen ditudan zerbitzuetan ematen ditudanean? Tailerrak horretan sakonduko du eta autodefentsa eta ahalduntze estrategiak eskainiko ditu ingurune digitaletan.

Ekimena doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Emakumearen Topagunean, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara (ostiral arratsaldeetan izan ezik); 943 17 10 30 telefonoan edo posta elektronikoz, bfernandez@udalermua.net helbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan