Ostalaritza bihar kalera aterako da eta elkartasuna eskatu du, egoeraren 'errudun' ez delako
Ermuko ostalariek kalera aterako bihar –azaroak 14ko larunbatean- eta manifestazio egingo arratsaldeko 6etatik aurrera, “Ez gara errudunak” lelopean, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta Covid-19k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko osasun publikoko prebentzio-neurriak ezartzen eta sektorea ixteko agintzen 2020ko azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua argitaratu eta indarrean jartzeari erantzuteko.
Sektorea ''larriki kaltetuta'' sentitzen da bere aktibitatearen bigarren aldiz itxi behar izanagatik, eta bidegabe eta bereizi gabe seinaleztatu dituztela uste dute, nahiz eta beraiek segurtasun-protokoloak bete eta gomendatutako neurri orokorrak bete (garbiketa, desinfekzioa, hirdogela, maskara, distantzia, edukiera kontrolatzea, eta abar).
Kolektiboak "murrizketa gutxiago eta laguntza gehiago" eskatzen ditu, gizarte eragileei eta kolektiboei beraiekin bat egiteko deia egin die. Antolatzaileek iragarri dutenez, pankartaren atzean lerro zuzenean sei pertsonako ilaran jarriko dira, eta lerroen arteko distantzia soziala gordeko dute. Manifestazioa Orbe Kardinalaren plazatik abiatuko da eta hiriguneko kale nagusiak zeharkatuko ditu.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira