‘Covid-19aren ostean Elikagaien ekoizpen, merkaturatze eta banaketa’ri buruzko jardunaldia

17.11.20
Gizartea

Urkiola’ eta ‘Lea-Artibai’ Landa garapenerako elkarteek Innobasque eta Eusko Jaurlaritzrekin batera ‘Covid-19aren ostean Elikagaien ekoizpen, merkaturatze eta banaketari’ buruzko jardunaldia antolatu dute RIS3 Euskadi -Regional Innovation Smart Specialization Strategy-delakoaren baitan. RIS3 Euskadi lurraldea ekonomikoki eraldatzeko estrategia da, zeinak erabilgarri dauden baliabideak I+G eta berrikuntza lehentasunen multzoan biltzen dituen. Jardunaldia abenduaren 1ean egingo da, Garai herriko Kultur Etxean, goizeko 11etatik aurrera. Plaza mugatuak direnez parte hartzeko interesa dutenek igoitia@landagarapena.eus postontzira idatzi edota 946203611 telefonora deitu eta joango direla hitzartu behar dute.

Jardunaldiaren egitarauak zehazten duenez, Elika Fundazioak irekiko du jardunaldia 11:00etan, eta higiene- eta osasun-arauak aztertuko ditu. Eta, zehazki, elikagaiak garbitzea, eraldatzea, ontziratzea, etiketatzea eta garraiatzea. Era berean, "Baserritik mahaira" Europako estrategiaz arituko dira.

Ordu laurden geroago, Gasca Taldeak kontsumitzaile handiei, egungo esparruari eta hornitzaile homologatuei buruz hitz egingo du. 11:30ean ''Barrenetxe'' Kooperatiba Elkarteak sasoiko elikagai freskoen prestaketa eta banaketaz hitz egingo du. Azkenik, eguerdian, Koikik eskualdeko elikagaien eta ''Hubs'' deritzanen inguruko azalpenak emango ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26