Haurrak eskubide osoko herritarrak dira Ermuan

19.11.20
Lona compuesta y microcuentos
Hezkuntza

Bihar, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Egun unibertsal hori ospatzeak gogora ekartzen du Nazio Batuek Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu izana. Konbentzio horrek haurrak eskubide osoko subjektu aktibotzat hartzeko aldaketa dakar. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak munduan haurrek izan behar dituzten oinarrizko giza eskubideak zehazten ditu, inolako diskriminaziorik gabe: bizirauteko eskubidea; erabateko garapenarena; eragin arriskutsuen aurkako babesa, tratu txarren eta esplotazioaren aurkako eskubidea; eta familia-, kultura- eta gizarte-bizitzan erabateko parte-hartzearena.

Efemeride hori dela eta, Ermuak jarduerak antolatu ditu aste honetarako, azaroaren 17tik 22ra bitartean. Jardueren zerrenda honako hau da: alde batetik, herriko ikastetxe guztietara haurren oinarrizko 5 eskubide islatzen dituzten ilustrazioak bidali ditu. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan, ikasmaterial hori hartu da gaia lantzeko oinarritzat, eta ikastetxe bakoitzak eskubide bakoitzeko jasotako bi ilustrazioen ilustrazio bat aukeratu du. Haurrek gehien identifikatzen zituzten irudiak eta horiei dagozkien ipuin laburrak hautatzea zen helburua, hobekien irudikatzen zituztenekin identifikatu eta hautatuaz. Aukeratutako ilustrazioekin murala egin da eta udal liburutegiko burdin hesian jarriko da ikusgai gaurtik igandera -azaroaren 19tik 22ra bitartean-.

Ekintza honekin lotuta, bideo bat grabatu da, non ikasturte honetako Haurren Kontseiluko haurrek beren ikastetxean ilustrazio hori zergatik aukeratu duten azaltzen duten. Bideo hau zine saio bakoitzaren aurretik proiektatuko da azaroaren 20, 21, 22 eta 23an, Ermuko haurren ahotsa nabarmentzeko eta eskubide osoko herritarrak direla gogorarazteko.

Ermua haurren eta nerabeen diagnosia eta plana lantzen dihardu, zeina laster onartzea espero duen

Estreinako urtea da azaroaren 20an ekintzak egiten direla; ikastetxeekin elkarlanean, haurrei beren tokia emanez eta partaidetza-prozesuak planteatuz.

Udaletxeko eraikina urdinez argiztatuta egongo da azaroaren 17tik 22ra, eta balkoietan umearen Egun Unibertsalari buruzko pankarta zintzilikatuko. Ermua haurren eta nerabeen diagnostiko eta plan bat egiten ari da, haurren eskubideak ikusarazi eta balioesteko. Dokumentu horiek epe laburrean izatea aurreikusten da, korporazioak onartzerik ditzan.

Ekitaldi horien bidez, Ermuak Haurren Eskubideen Konbentzioan aitortutako eskubideak sustatu, bermatu eta babesteko konpromisoa indartzen du, eta haurren interes gorena lehenesten du hartzen dituen erabaki guztietan. Garapen Iraunkorreko Helburuen 2030 Agenda gauzatzeko behar diren erabaki guztiak hartzeaz gain, planetaren eta pertsona guztien etorkizuna babesteko, haurtzarotik eta nerabezarotik hasita.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar