Ermuak Haurren eta Nerabeen Tokiko lehenengo Plana onartu du

04.12.20
Hezkuntza

Ermuko Udalbatzak tokiko lehenengo Haurren eta Nerabeen Plana onartu du, Udal talde politiko guztien babesarekin. Dokumentu hori indarrean izanik, Ermuak UNICEFen Haurren Lagunen Hirien Zigilua (CAI) eskuratzeko aukera izango du.

Haurren eta Nerabeen Tokiko Planak alor horretarako politikak eta jarduera zehatzak garatzeko oinarriak ezarri nahi ditu, modu eraginkorrean. Horrela, haurrak eskubide osoko hiritar gisa errekonozitu nahi dira, Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan azpimarratzen den bezala.

Plana diseinatu ahal izateko, Ermua Hiri Hezitzailea lan-taldeak herriko umeen eta nerabeen egoeraren diagnostikoa egin du. Horrela, Ermuko ikastetxe guztietako 373 haur eta gaztetxok euren iritzia emateko aukera izan dute egunerokotasunarekin lotutako alorrei buruzko 30 galdera erantzunez: ikastetxearekin duten harremana, familia, lagunak, herria eta etxebizitza. Era berean, Udaleko alor ezberdinetako 26 teknikarik ere egin dituzte ekarpenak, gazteekin lantzen dituzten jarduera eta proiektuen ikuspuntutik.

Ikerketa horretan oinarrituz, eta ahulezia, mehatxu, indargune eta aukera guztiak aztertuz, tokiko lehenengo Haurren eta Nerabeen Plana osatu da. Zeharkako ikuspuntua du dokumentuak, eta helburuak, neurriak, adierazleak eta ebaluazio sistemak jasotzen ditu. Datozen hiru urteetarako, honako helburuak ezartzen dira:

  1. Udal arlo eta erakunde ezberdinen arteko koordinazioa bultzatzea, baita haurrekin lan egiten duten agente ezberdinekin ere, egiten diren jardueren koherentzia, egonkortasuna, jarraitasuna, eraginkortasuna eta efizientzia bermatzeko.
  2. Haur eta nerabeei zuzendutako jardueren inguruan informazioa eskaintzeko tresnak sortzea, erakunde publiko nahiz pribatuetatik antolatzen direnak.
  3. Erakunde publiko nahiz pribatuetatik haur eta nerabeentzat antolatzen diren jardueren planifikazioan aritzen diren agenteei haurren eskubideen inguruko formazioa eta sentsibilizazioa eskaini.
  4. Baloreetan oinarritutako hezkuntza bultzatzea (osasuna, genero berdintasuna, aniztasuna errespetatzea, ingurumena, etab.), zeharka, haur eta nerabeei eragiten dieten alor eta jarduera guztietan.
  5. Gustu eta beharretara oinarritutako eta guztiak kontuan hartzen dituen hezkuntza-, kultur-, kirol- eta aisialdi-programak diseinatzea eta abian jartzea.
  6. Euren interesekoak diren gaietan, haur eta nerabeen partaidetza indartzea.
  7. Familiei babesa emateko programak abian jartzea, gizarte ahulezia egoeran daudenei arreta berezia eskainiz.
  8. Ikasle guztien hezkuntza-arrakasta bultzatzea, euren arteko ezberdintasunak murrizteko tresna gisa.

Ermua, Haurren Lagun den Hiria

Tokiko Plana onartu ostean, hurrengo pausua UNICEFen CAI Haurren Lagun Hiria izendapena eta zigilua eskuratzea izango da. Haurren Lagun Hiria ekimenaren helburu nagusia NBEk 1989an onartu eta Espainiak 1990ean berretsi zuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren aplikazioa sustatzea da Tokiko Gobernuen esparruan.

Haur eta nerabe guztiek beren haurtzaroaz eta nerabezaroaz gozatzea eta beren hiri eta komunitateetan beren eskubideak berdintasunez gauzatzearen bidez beren potentzial osoa garatzea da Haurren Lagunen Hirien ikuspegia. Horrela, hiri batek haurtzaroaren lagun den gobernantza du, helburu hauek lortzeko lan egiten baitu:

  1. Haur eta nerabe bakoitza bere komunitateen barruan balioesten, errespetatzen eta tratatzen da.
  2. Haur bakoitzaren ahotsak, beharrak eta lehentasunak araudi eta politika publikoetan, aurrekontuetan eta haiei eragiten dieten erabaki guztietan entzuten eta aintzat hartzen dira.
  3. Haur guztiek dute kalitateko funtsezko zerbitzuetarako sarbidea.
  4. Haur guztiak ingurune seguru eta garbietan bizi dira.
  5. Haur guztiek dute familia-bizitzaz, jolasaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren