Aitor Hernandezek emaitza diskretuaz hasi du Valentzian ziklo-kroseko denboraldia

14.12.20
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso taldekoa) ziklo-kroseko 2020-21 denboraldiko lehen bi lasterketak jokatu ditu asteburu honetan, biak Valentziako Erkidegoan eta biak C2 UCI mailakoak. Bere parte-hartzea diskretua izan da ohituta gaituen emaitzekin alderatuta; larunbatean hamalaugarren bukatu zuen Xativan eta atzoko igandean hamabigarren Valentzian. Bi lasterketetan Felipe Ortsek irabazi zuen.

Larunbatean ermuarrak ez zuen erritmo ona hartu lasterketa osoan zehar. Hala ere, seigarren txirrindulari nazional bezala mantendu ahal izan zen, lehen hamar sailkatuetatik edo top-10etik minutu bat baino gutxiagora.

Igandean, Aitor Hernandezek sentsazioak eta posizioa hobetu zituen. Aurreko jardunaldian baino sentsazio hobeak izan arren, Specialized-Ermua Innpulsoko txirrindulariak ezin izan zuen gora egin ez eta eta goiko postuetara iritsi ere.

Igandeko lasterketaren ostean, Aitor Hernandezek honakoa esan zuen: "Asteburu gogorra izan da, lehiaketa eta erritmo falta nabaritu dut hanketan, baina uste dut oso positiboa dela hemen korritu izana, kontaktu hartze gisa balio izan didalako. Bi lasterketa zail ziren, hartxintxarrak eta hareak zirkuitu zailekin, baina dena eman dut ahalik eta hobekien egiteko. Beste urte batzuetan hemen irabazi izanagatik maite ditudan eszenatokiak dira. Bi lasterketa hauetatik indarberrituta eta gehiagorako gogoz irteten naiz datozen asteburuetan".

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira