Asteak itxita egon ondoren, gaur Ermuko tabernek ateak ireki eta jarduera berreskuratu dute
Ermuko ostalaritzak ateak ireki ditu gaur, sei astez itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua argitaratu zenetik. Dekretu horrek, LABI –Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea-ren gomendioei jarraiki, neurri berriak gehitu zituen, mugikortasuna eta kontaktu sozialak are gehiago mugatzeko, Covid-19- birusaren transmisioa eteteko asmoz.
Abenduaren 18 honetan, eta atzo sektorea itxita mantendu behar zuten udalerriei buruzko ebazpena argitaratu ondoren, tabernak itxita izateko beharretik kanpo geratu da Ermua, udalerriko kutsatzeen datuak hobetu ostean. Hala, metatutako intzidentzian eta asteazkeneko estatistikan, azken 14 egunetako tasa ehun mila biztanleko 500eko tasaren azpitik geratu da Ermuan, gorri kolorea utzi eta laranjara pasatu ostean, indizea 442,7koa izanik. Egoera epidemiologikoa eta datuak aste bakoitzeko astelehen eta ostegunetan berrikusiko dira. Jarduera mantendu ahal izango da, betiere metatutako intzidentzia 500etik behera mantendu beharko da.
Horiek horrela, ostalaritzako gremioak jarduerari heldu dio berriro gaur egun, nahiz eta guztiek ez duten ireki. Eguraldi onak eta eguzkiak pertsianak altxatzera eta terrazak establezimenduen kanpoaldean jartzera animatu dute. Herritarren Segurtasunaren arloko agenteek ireki dituzten establezimendu guztiak bisitatu dituzte gaur. Bertan, irekitzeko aukera eman duen ebazpenaren kopia entregatu dute, eta bete behar dituzten prebentzio-arauen berretsi eta gogorarazi dizkiete titular edo ugazabei, baita sektorearentzat ezarrita dauden mugak ere.
Gaur indarrean dauden baldintzak ondorengoak dira:
- Ostalaritzako establezimenduek itxita egon behar dute 20:00etarako, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.
- Aldez aurretik jasotsako eskaerak, 21:00ak arte eman ahal izango dira. Eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte.
- Txokoak, elkarte gastronomikoak, gazte-lonjak eta antzekoak ezin dira ireki.
- Irekitzen duten establezimenduek beren terrazetan eskaini ahal izango dute zerbitzua; barnealdean, gehieneko edukieraren %50 izango da erabilgarri. Bi kasuetan, gutxienez 1,5-2 metroko tartea utzi behar da mahaien artean.
- Ezin da mostradorean produkturik kontsumitu, ezta zutik egin ere, mahaian eserita soilik hartu daitezke produktuak.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du