Ezagutu pandemiari aurre egiteko neurri berriak, indarrean izango direnak gauerditik

12.01.21
Gizartea

Ermuarrok alboko herrietara joaten jarraitu ahal izango dugu, metatutako indizea 100.000 biztanleko 500 edo gehiago ez den bitartean.

Euskadiko egoera epidemiologikoa kezkagarria da. Covid-19k kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin du berriz ere, eta badirudi joera hori sendotu egin dela, eta horrek ziurgabetasun handiko testuingurua sortzen du hurrengo asteei begira jarrita. LABIk pandemiaren goranzko joera horren aurrean prebentzio-neurriak egokitu eta zorroztu ditu. Gotzone Sagardui sailburuak Eusko Jaurlaritzak Batzorde Teknikoari entzun ondoren hartutako erabakien berri eman zuen atzo. Funtsean, muga sozialen multzo berri bat osatzen dute, aisialdiko harremanei eustea eta kutsatzeko ildoak moztea helburu dutenak. Adostutako neurri horiek Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuan jasotzen dira, eta Euskal Herriko Agintaritzaren gaur bertako Aldizkarian argitaratzen dira. Bihar, asteazkena, hilak 13, jarriko dira indarrean.

Ermuarrok ondoko herrietara joaten jarraitu ahal izango dugu, hala nola Eibarrera edo Mallabiara, baldin eta hiru udalerrietatik batek ere ez badu 500/100.000 biztanleko edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua.

Hauek dira prebentzio-neurri berriak:

  • Lurralde historikoan pertsonen sarrera eta irteera murriztea, bakoitzak egoitza duenera. Gure kasuan, Bizkaira mugatuta, Arabara edo Gipuzkoara joateko aukerarik gabe, aurreikusitako salbuespenezko kasuetan izan ezik (lana, osasuna, etab.).
  • 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduen edukiera %40ra murriztea, eta %60ra 150 m2 arteko azalera dutenena.
  • Udalerriaren perimetroaren barruan 500/100.000 biztanleko edo gehiagoko intzidentzia-tasa duten herriak konfinatzea. Kasu horretan, ezin izango da ondoko udalerrira joan.
  • Taldeko kirol-jarduera etetea.

Neurri murriztaile hauek modulatzea, soilik 500/100.000 biztanletik beherako intzidentzia-tasa duten udalerrietan:

  • Eskola-kirolari berrekiteko bide ematea; entrenamenduak baino ez, gehienez ere sei laguneko taldeetan antolatu beharko baitira, osaera aldatu gabe. Aldagelak ezingo dira erabili.
  • Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzea, antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzetan.
  • Jokoaren eta apustuen sektoreko establezimenduak berriz irekitzeko bide ematea, edukiera, ordutegi eta ostalaritzari aplikatzen zaizkion prebentzio-neurri berberetan.

Indarrean dauden neurri orokorrei eutsi egingo zaie, honako hauek direlarik:

  • Euskadi itxita mantentzea.
  • Gehienez ere 6 pertsonak elkartu edo Bildu ahal izango dira batera.
  • Gaueko 22:00etatik 06:00etara mugikortasuna mugatua egongo da.
  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bukatzeko ordua 21:00etan finkatzea.
  • Gurtza-zentroetan gehieneko edukiera %35era mugatzea.
  • Ahots-musikako entseguak eta emanaldiak etetea.
  • Ostalaritza eta jatetxeak itxita egon beharko dute 20:00etatik 06:00etara bitartean.
  • 500/100.000 biztanletik gorako tasa duten udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintzetan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du