Bikotekidea behar dugu zoriontsu izateko? Zer emozio sentitzen dugu etorkizunera begiratzean? Nola elikatzen gara osasuntsu? Gaztedi programaren hausnarketak

19.01.21
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Aldundiak eta Durangaldeko udalek bultzatutako programak gazteentzako hitzaldi sorta interesgarria antolatu du

Gaztedi Durangaldea programak hasiera emango dio urte berriari, eskualdeko gazteentzako jarduera berri eta interesgarriekin. Gaztedik hainbat hitzaldi interesgarri programatu ditu kolektiboaren garapen pertsonalari begira. Ikasgaiak hauek izango dira, besteak beste: ziurgabetasunaren aurrean emozioak kudeatzea; elikaduraren eta osasunaren arteko harremana; hezkuntzak eta aurreiritziek norberaren zorionean duten eragina, eta abar.

Gai horiek gazteria guztiaren ahotan daude, eta kezka handia dira gehienentzat; estresa eta frustrazioa eragiten dute kasu batzuetan, baina baita itxaropena eta ilusioa ere beste batzuetan. Ekimen honen bidez, eskualdeko gazteek egindako eskaerari erantzun nahi zaio, hau da, beste pertsona batzuek bizitako esperientzia adibide edo aukera handia erakutsi nahi zaie. Hiru dira programatutako lehen saioak. Guztiak telematikoki eta doan. Izena eman behar da eta bi modutara egin daiteke. Mezu bat bidaliz behargintza.mdurango@bizkaia.org postontzi elektronikora edo 94 623 25 22 telefonora deituz.

Jarraian, urtarrilean eta otsailean egingo diren hitzaldien inguruko izenburuak, edukiak eta bestelako xehetasunak eskaintzen ditugu:

Bikotekidea behar al dugu zoriontsuak izateko? 

Gizarte honetan, txikitatik, bikotea izan behar dugun ideiarekin hezten gaituzte. Ume txikiei sarritan galdetzen zaie “Nor da zure neska- edo mutil-laguna?” Baina beharrezkoa al da beti bikotekidea izatea zoriontsua izateko? Zer eragin izan dezake jasotako heziketak gure zoriontasunean?

  • Data: Urtarrilak 21
  • Formatua: Telematikoa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia: 18:00etatik 19.30etara
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 19 arte

Zer emozio sentitzen dugu etorkizunaz pentsatzean? 

Gaur egun bizi dugun egoera sozio-osasun-ekonomikoak etorkizunerako espektatiba negatiboak dakarzkigu gogora, eta horrekin batera gure egunerokotasunean eragina duten hainbat emozio agertzen dira. Hitzaldi honetan emozio horiei buruz eta beraien kudeaketaz hitz egingo da.

  • Data: Urtarrilak 27
  • Formatua: Telematikoa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ordutegia: 18:00-19:30
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 26 arte

Elikadura eta osasuna bizitzaren esparru desberdinetan

"Elikadura eta osasuna" izeneko jarduera honetan, elikadura egokiak eta osasungarriak kirolari, organismoaren defentsei, errendimendu fisiko eta psikikoari eta, oro har, prebentzioari dagokienez duen garrantzia aztertzen da.

  • Data: Otsailak 11
  • Formatua: Telematikoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
  • Izena emateko epea: Otsailaren 10era arte

Azpimarratu beharra dago, segurtasun sanitarioa bermatzeko, hitzaldiak ez direla zuzenean emango, baizik telematikoki. Ekitaldiak egingo diren gune edo gela birtualari buruzko informazioa lortzeko, antolatzaileekin harremanetan jartzea gomendatzen da. Azkenik, jakinarazten da hitzaldietan parte hartzeko lekuak mugatuak izango direla.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude