Airearen kalitatea neurtzeko gailuak instalatu ditu Ermuak herriko hainbat tabernatan eta espazio publikoetan
''Izarra Centre’n kokatua dagoen eta ''ELON Tech’ izena duen enpresak gauzatu dituen gailuak jartzearen kostua gain hartu du herriko Udalak. ELON Izarrako enpresa-haztegian sortu zen eta bertan jarraitzen du teknologia mundura zabaltzen.
Hasiera batean 70 unitate inguru jarri dituzte: 64 ostalaritza establezimenduetan eta 4 gehiago instalazio eta bulego publikoetan: 3 Izarra Centren eta 1 Abiapuntun.
Osasun-agintariek espazio publikoak aireztatzea gomendatzen dute, SARS-COV-2 koronabirusaren kutsatzeak murrizteko; izan ere, aerosolak kutsatze-iturri nagusietakotzat jotzen dituzte ikerketa hainbaten arabera, eta horiek balioesten dute nolabaiteko korrelazioa dagoela espazio itxietako CO2 kontzentrazio handiaren eta birus hori hartzeko eta/edo hedatzeko arriskuaren artean. Elon EMI, oro har, espazio itxietan CO2 kontzentrazioa gainbegiratzeko diseinatu da. Birus hori eta beste batzuk ordu luzez egon daitezke flotatzen eta aerosolen bidez airetik transmititu daitezke espazio itxietan. Horregatik da hain garrantzitsua ondo ireki eta aireztatzea.
Kanpo edo kaleko aireak 400 ppm-ko CO2 kontzentrazioa du
Leku itxian CO2 kontzentrazioa 800 ppm-koa bada, horrek esan nahi du arnasten ari garen airearen % 1, gutxienez, aurretik norbaitek arnastu izan duela.
Zenbat denbora utziko dut atea edo leihoa irekita? Eta zenbatean behin?
Hori, funtsean, CO2-aren kontzentrazioaren araberakoa da, eta kontzentrazio hori espazio jakin batean dauden pertsonen kopuruari eta horren tamainari lotuta egon ohi da. ELON EMI izeneko gailuak dakarren NDIR motako sentsoreak ingurunean CO2 gehiegi dagoela hautematen duenean, aireztatzeko unea dela adierazten du argi-seinale baten bidez.
Herriko Udala eta ostalaritza herritarren osasun orokorrarekin konprometituta daude
Ermuko Udalak, ostalaritza sektoreari laguntzeko eta herritarrentzako gune seguruak sortzeko konpromisoa hartuta, barneko espazioetako airearen kalitatea neurtzeko gailu bat jarri eta ordaindu du. Gailuak neurketaren berri ematen du koloretako argien bidez, eta abisu hori kontuan hartuta, aireztatzeko beharrari buruzko jarraibide bat izango dugu. Barneko edo itxitako espazio batean maila onargarriak edo gomendatuak honako zifra hauen artean daude: 420 ppm eta 700 ppm (milioiko zatiak).
Semaforoak bezalako adierazle argitsua duen neurgailua: berdea, horia eta gorria
Elon EMI izeneko gailuak funtzionamendu erraza du eta honetan laburbiltzen da: CO2-aren kontzentrazioa 420-650ppm artekoa bada, airearen kalitatea oso ona dela kontsideratuko eta gailuaren led argiak kolore berdea izango. Kontzentrazioa 650 eta 800 artean badago, bere kalitatea moderatutzat hartzen du eta argi hori batekin adierazten du. Eta kontzentrazioa 800ppm-tik gorakoa bada, neurgailuak argi gorri bat izango du, airearen kalitatea eskasa edo txarra dela iritzita ireki eta aireztatu behar dela adieraziz. Horrela, establezimenduak jakin ahal izango du noiz den beharrezkoa lokala aireztatzea eta, horrela, Covid19 aerosolen bidez hedatzeko aukerak murriztea, establezimenduko erabiltzaileen lasaitasuna ziurtatuz. Aparatuaren aplikazioak honako hauek dira: birusa ingurune itxietan hedatzeari aurrea hartzea eta modu aktiboan parte hartzea aireztatzea gomendatzeko, espazio itxietan erosotasuna eta ongizatea lortzeko.
Gailu hori lagungarria izango da orohar herritarren osasun kolektiboa zaintzeko, eta ostalaritza-sektorearentzat, bereziki, pandemia honetan bere lana kolokan jarri eta bidegabe zigortua izan den kolektiboarentzat. Gailuak beren establezimenduetan jartzeko erabat lagundu dute, inolako baldintzarik gabe, bezeroekiko konpromisoa erakutsiz, beraien betebeharrak eta guztion ongizate orokorraren alde beraien esku dagoen guztia betetzen dutela erakutsiz beste behin.
ELON Tech enpresa, start up hasi berritik hazten doan errealitatera
Neurgailua ELON Tech start-up delakoak garatu eta instalatu du. Enpresa honek Ermuan du egoitza soziala eta Izarra Centre-n kokatuta dago. Bertan, hirietako trantsizio digital eta energetikorako teknologia garatzen du. Elon digitalizazioaren sektorean lanean ari den enpresa teknologikoa da, batez ere IoT (Internet of Things) garapenetan zentratuta. Ermuko hiru tokitan eta Euskadiko beste 11 udalerritan dauden airearen kalitatearen neurgailuak garatu dituzte. Baita ELON EMI gailuak ere, leku itxietako airearen kalitatea neurtzeko.
ELONek neurgailuak jarri ditu udalerriko 64 ostalaritza-establezimendutan eta erabilera komuneko espazioetan, hala nola Izarra Centreko laugarren solairuko hiru aretoetan. Azken horiek enpresen bileretarako, prestakuntza-ekintzetarako eta abarretarako erabiltzen dira, eta gailu bat jarri da baita Abiapuntu bulegoan ere, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, espazio horietan arnasten dugun airearen kalitatea egokia izan eta uneoro balio osasungarrien barruan egon dadin.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren