Jabekuntza Eskolan ikastaro eta gai anitzak programatu ditu berdintasun alorrak
Gure Udaleko Berdintasun Sailak Jabekuntza Eskolaren ikastaro berriak aurkeztu ditu. Ikastaro horiek 2021eko urtarriletik ekainera bitartean egingo dira. Prestakuntza-jarduera horien helburua horietan parte hartzen duten emakumeen ahalduntzea sustatzea da, emakumeen partaidetza soziala eta politikoa indartzea bilatzen duten tresna eta prozesuen bidez.
Egitarau horretan aurreikusitako jarduera gehienak Lobianon egingo dira, segurtasun eta prebentzio neurriak bermatuz. Izen-ematea, bestalde, Emakumearen topalekuan egin beharko da, urtarrilaren 25eko astelehenetik aurrera.
Programan landuko diren prestakuntza-arlo nagusiak honako hauek dira:
- Feminismoak
- Emakumeen identitatea eta subjektibotasuna
- Osasuna eta sexualitatea
- Komunikazioa eta sare sozialak
Lehen seihileko agenda hori bi zatitan banatuta dago: alde batetik, Jabekuntza Eskolaren ikastaroak, 8 tailer eta "munduan zehar zeure buruarekin bidaiatzea" hitzaldia dituena; eta, bestetik, Topaketa izeneko bigarren bloke bat, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak zientzian egiten duen emakumearen eta neskatoaren egunarekin lotutako jarduerekin eta martxoaren 8rako kartelen lehiaketarekin.
Lehenengo bi tailerrak otsailaren hasieran hasiko dira: amodio erromantikoa birpentsatuz titulukoa, amodio erromantikoari buruz hausnartzen eta beste amodio mota batzuk ikusten lagunduko digun tailerra, eta, bestetik, Jabekuntza digitala, COVID garaian hain beharrezkoak diren tresna digitalak jorratzen dituena. Bi tailerrak arratsaldez izango dira, 17:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegian.
Martxoan ‘Euskal kultura ikuspuntu feministatik aztertuta’ tituludun tailerra izango da, eta bertan emakumeek euskal gizartean eta kulturan egindako ekarpenen ibilbidea egingo dugu.
Edertasun kanoei eta lodi egoteari buruzko fobiari buruzko tailerra apirilaren 14an hasiko da, eta gorputzarekiko harremana eta edertasun-kanonek janzteko moduan duten eragina aztertuko ditu. Apirila amaieran, Isladarik gabeko ispiluak izeneko literatur tailerra ere hasiko da. Horretan, idatzian emakumeen papera eta ahotsa zein izan den aztertuko dugu.
Maiatzean bi tailer berri izango ditugu. Alde batetik, sexualitateari buruzko tailer bat, plazera izango da edo ez da izango titulukoa, non gure sexualitatea partekatzeko eta esploratzeko gune bat sortuko dugun, autoezagutzatik eta gozamenetik abiatuta Eta, bestetik, haur eta nerabeentzat pentsatutako tailer bat, non indarkeria matxistako egoerak identifikatzen eta horiei aurre egiten ikasiko duten, Autodefentsa feminista izenburu pean.
Azkenik, seihileko honetako eskaintza ixteko, ekainean amen arteko topaketez gozatuko dugu, amatasunak eskutik dakarzkigun sentimendu guztiak ikusarazteko eta modu ahaldundu eta askean bizitzen laguntzeko gunea.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan