'Haurtzaroa eta partaidetza' proiektuaren laguntzaile diren herrietako zerrendan barneratu da Ermua

28.01.21
Kultura eta Gazteria

Ermua "Haurtzaroa eta Partaidetza" izeneko proiektuak dituen udalerri laguntzaileen zerrendara sartu da. Proiektu hori hainbat unibertsitateren (Bartzelona, UNED, DaCoruña eta Sevilla), Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE) eta UNICEFen artean sortu zen, eta helburua da udalerrietan haurren eta nerabeen parte-hartzea aktibo mantentzea. Ermuak Haurren Kontseiluaren proiektua bere laugarren edizioan garatzen jarraitzen du, parte-hartze prozesu modu bat, aurtengo ikasturte honetan Covid-19ko pandemian gomendatutako prebentzio neurrietara egokitu behar izan dena.

Proiektuaren izenburu zehatza honakoa da: "haurtzaroa eta partaidetza. Diagnostikoa eta proposamenak komunitatean, erakundeetan eta gobernantzan herritar aktibo eta inklusiboentzat". Ana Novella Camara eta Marta Sabariego Puig doktoreek koordinatzen dute, eta 2019ko I+G+Bko Estatuko Programaren "ikerketa-erronkak" deialdian eman zen, sozietatearen erronkak deritzanaren baitan.

Ikerketaren helburua da haurrek eta nerabeek herritar aktibo gisa beren herrian duten parte-hartzean sakontzea, bai eta kolektiboaren parte hartzeko moduak eta praktikak indartzea ere. Udalerri laguntzaileen eta parte-hartzaileen espazioak ( https://www.ub.edu./infanciayparticipación/ webgunean) erakusten eta ikusarazten ditu haur eta gazteei parte-hartzea eta ahotsa ematearen aldeko apustua egiten duten toki-administrazioak, proiektuaren jarraitzaile eta lagunak direla agerian utziz.

Azpian uzten dugu gure herrian Haurren Kontseiluaren esparruan egiten diren jardueren hainbat argazki.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean