Ur-filtrazioak ekiditeko konponketa lanak Valerio plazan
Ermuko Udaleko Hirigintza Alorrak inpermeabilizazio lanak hasi ditu Valerio terrazan, Goienkalen, Teresa Murga eraikinaren parean. Horrela, terraza horretara bertara eta azpian dauden Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta jubilatuen egoitzako eraikinetara hezetasuna sartzea saihestu nahi da.
Lan horiek egiteko beharra erretiratuen etxeko sabaietan hezetasunak agertu zirenean sortu zen. Arazoa konpontzeko eta egoera hobetzeko hainbat saiakera egin diren arren, ez da hezetasunak errotik kentzea lortu. Horiek Valerio plazako forjatuaren eta Goienkale kalean dagoen eustormaren arteko junturatik sartzen dira.
Juntura zein egoeratan dagoen jakin ahal izateko laginak hartu dira, eta azterketa horretatik ondorioztatu daitekeen irtenbidea da hormaren goiko aldea berriro iragazgaiztea kanpoaldetik. Horrela, plazako forjatuaren gaineko inpermeabilizazioari jarraipena ematen zaio, ura sartzea ahalbidetu dezaketen etenak saihestuz.
Konponbidea lortzeko, egun egiten ari diren lanak honakoak dira:
- Goienkaleko espaloiaren zati bat eraitsiko da, 32 metro luzekoa eta 1,5 metro zabalekoa. Loreontziak ere kendu gingo dira, eta parterreak induskatuko dira.
- Bi metro inguruko sakonerako lubakia egingo da plazako horma eta forjatua ikusgai izateko.
- Horma kanpoaldetik raseatuko da, bi metroko altueran.
- Hormak eta forjatuak bat egiten duten gunean lamina bikoitz iragazgaitza jarriko da.
- Drainatze-xafla bat jarriko da lubakian, asfaltozko oihala babesteko. Drainatze-hodi bat ere jarriko da, eta hodiaren gainean xafla geotestil bat.
- Dauden estalkietako zorrotenak PVCzko hodi baten bidez jasoko dira.
- Lubakia legarrez eta zabor-legarrez beteko da.
- Espaloia eta zoladura berreraikiko dira, eta bolardoak berriz jarriko dira.
Jarduketa horien bidez, aspalditik Valerio plazari eragin dion hezetasun-arazoa behingoz konpondu nahi da. Obraren aurrekontua, guztira, 48.283,19 eurokoa da, BEZa barne.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean