Udalak amaituko ditu kioskoaren eta plazaren estalkiko obrak, esleipendunaren kontratua bikatutzat emanda

01.02.21
Hirigintza

Ermuko Udalak espazio estali bat eraikitzeko eta Orbe Kardinalaren plazako kioskoa birmoldatzeko lanen kontratua kitatu eta bukatutzat eman dio, lehiaketa publiko bidez haren esleipendun suertatu zen enpresari. Erabakia hainbat arrazoirengatik hartu da, batez ere, adostutako data hamar hilabete baino gehiagoko luzatu edo atzeratzea, oraindik amaitzeko erremateak egotea eta akatsak egotea. Horiek guztiak amaitzea bere gain hartuko du erakundeak. Udalak zuzenean kontratatuko ditu egiteke dauden lanak eta otsailean bertan amaitzea espero du. Erakundeak kontratua bertan bukatutzat ematea erabaki du, eta baldintzen agirian ezarritako zigorrik handiena ezarriko du (kontratuaren % 15), guztira 45.000 euro. Enpresari benetan egin duen obra zatia ordaindu zaio, egin ez duena edo gaizki egindakoarengatik kenketa eginez.

Udalbatzak duela bi astearte, urtarrilaren 19an, Gai Orokorrei buruzko Informazio Batzordearen eta Osoko Bilkuraren bileran aztertu zuen gaia. Bilera horretan, hirigintzako eta obretako lankideen eta kontratazio-sailaren testigantzak eta balorazio teknikoak eta juridikoak entzun ahal izan genituen. Alkateak adierazi zuenez, "ez da ohikoa gai horiei buruzko informazio publikoa ematea, baina uste genuen merezi zuela lan zehatz horri buruz gertatutakoa azaltzea, gardentasunez eta kontuak eman neta zurituz". Juan Carlos Abascalek gaineratu zuenez, "udaloi edozein familiari gertatzen zaion gauza bera gertatzen zaigu zerbitzu edo obra bat kontratatzen duenean, eta, batzuetan, lan hori eskasa gerta daiteke. Administrazio publikoen kasuan, eragozpen gehigarri bat dago, profesionala edo enpresa ezin baitugu zuzenean aukeratu, baizik eta lehiaketa publikoak egin behar ditugu gardentasuna eta enpresen eta profesionalen eskubidea bermatzeko. Eta nik eskubide hori defendatzen dut, baina egia da bere eragozpenak ere badituela, hala nola, batzuetan zerbitzu egokia ematen ez duten enpresak aurkitzen ditugu, hainbat arrazoirengatik; batzuetan balio ez izanagatik, krisi ekonomikoagatik edo beste hainbatengatik. Nahiz eta deialdiaren baldintza-agiriek berme guztiak ezarri arazoak saihesten saiatzeko, egia esan, ez da erabateko segurtasuna existitzen". Horrelako egoerak ez dira "ohikoak, ezta normalena ere", gaineratu du. "Bi urte hauetan bi kontratutan besterik ez zaigu gertatu, udal honek urtean mila obra eta zerbitzu kontratu baino gehiago izan arren. Beraz, ez da ohikoa, oso kasu gutxitan gertatzen dela ez esatearren, baina kalte nabarmena eragiten diete pairatzen dituztenei".

Alkateak barkamena eskatu zuen atzerapenengatik eta sortutako eragozpenengatik

Azpian, saioaren bideo-akta uzten dizuegu, esandakoaren eta azaldutakoaren literaltasuna jasotzen duen agiria.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran