Udalak euskara ikasteagatiko diru-laguntzen oinarriak malgutu ditu

15.03.21
Euskara

Ermuko Udalbatzako alderdi guztiek aho batez onartu dute euskara ikasteko prozesuan dauden pertsonentzako diru-laguntzen oinarriak aldatzea. Horrela, Udalak aukera zabaldu nahi du eta pertsona gehiagok jaso ahal izango dituzte laguntza horiek etorkizuneko deialdietan.

Txosten teknikoak zehazten duenez, udal honek euskara ikasten ari diren ermuarrei zuzendutako beken deialdia egiten du urtero, eta laguntza horien oinarriak ikasleen tipologietara eta beharretara egokitzen joan dira. Oinarri horien azken bertsioa 2016an onartu zen, eta ordutik, laguntzen izapidetzeak berak agerian utzi ditu hobetzeko beharrak. Hala, euskara ikasteak herritarrei eragiten dien kostu ekonomikoa errazteko eta arintzeko, Osoko Bilkurak hiru aldaketa hauek onartu ditu oinarrietan:

  • Betekizun eta dokumentazio orokorraren atalean, aurreko bost urteetan diruz lagundu ez diren azpimailetan matrikulatzen diren pertsonek jaso ahal izango dituzte laguntzak, eta B2 eta C1 mailen kasuan, bakoitza bi aldiz lagundu ahal izango da. Baldintza hori ez da aplikatuko udako ikastaroetan edo barnetegietan. Orain arte, ez zegoen aurreko bost urteetako baremorik, eta ez zen C1 maila birritan diruz laguntzeko moduko mailatzat hartzen.
  • Ikasle arruntek bete beharreko bertaratze baldintzei dagokienez, bi aldaketa egin dira:
    • Orain arte, beharrezkoa zen ikastaroko eskola-orduen % 80ra joatea eta dagokion azpimaila gainditzea laguntzak jaso ahal izateko. Hemendik aurrera, bertaratzeari buruzko xehetasun hau ematen da: "Beharrezkoa da ikastaroko eskola-orduen % 80ra joatea, mediku-aholkuaren bidez bertaratzen ez diren orduak izan ezik, horiek osasun-txostenaren edo laneko bajaren bidez justifikatu beharko baitira".
    • Atal berean, laguntzak jasotzeko eskubideari eusteko, hurrengo ikasturtean ikaskuntza-prozesuan aurrera jarraitu behar zela zehazten zen. Oinarrien aldaketa berrian zehazten da hurrengo ikasturteko ikaskuntza-prozesua B2 egiaztatu arte emango dela.

Alderdi politiko guztiek onartu dute proposamena pasatu den asteazkenean, martxoaren 10ean, egindako ezohiko Osoko Bilkuran. Saioaren bideoa ikus dezakezue lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin