FECEI federazioko sarietan eta ESKaren atalean finalista izendatua izan da ‘Akerlei Idiomas’
Ermuko ‘Akerlei Idiomas'' akademia finalista izendatua izan da Hizkuntzak Irakasteko Zentroen Espainiako Federazioaren (''FECEI Top'' izenekoen) estatuko sarietan. Akerlei Akademiak "Science is not a matter of Gender" ("zientzia ez da genero-kontua") izeneko proiektuarekin parte hartu zuen iragan otsailaren 11n, Emakume eta Nerabe Zientzilarien Nazioarteko Egunean, Elhuyarrek zuzenduriko eta herriko Udalak babesten duen Bizilabe jardueraren barne. Aurten sari horiek zazpigarren edizioa betetzen dute eta Akerlei Idiomas zentroak deialdian parte hartzen duen lehen aldia da, erantzukizun sozial korporatiboaren atalean. Izendapena zentroko kide guztiak (irakasleak, langileak, ikasleak, eta abar.) ilusioz bete ditu. FECEI Top sariak 2015ean sortutakoak dira, Federazioko kideen artean jardunbide egokiak sustatzeko lehen deialdia egin zenean. Saritutako izendapenak maiatzaren 7an, ostiralean, emango dira ezagutzera, ''online'' egingo den gala baten baitan.
Ekimenak emakume zientzialari eta ikertzaile aitzindariei aintzatespena eta ikusgarritasuna eman nahi die, Euskal Herriko hainbat herritako denda eta erakusleihoetan haiek egindako lan eta biografiak erakutsiz. Helburua da saltokiek beren erakusleihoak apaintzea emakume zientifiko bat ezagutarazteko. Saltoki bakoitzak pertsonaia bat du ardatz eta bere lan zientifikoan oinarritzen da, astebetez udalerriko biztanleen artean ezagutarazteko. Helburua da gizarterentzat ezezagun eta ahazturik dauden eta gizarteari ekarpen handiak egin dizkioten emakume zientzialariak neska gazteentzat erreferente edo adibide izan daitezela.
Erakusleihoa eta bere instalazioak apaintzeaz gain, ‘Akerlei’k Nettie Stevens pertsonaia ikasgeletako eskola dinamikara eraman du
Akerleik bere erakusleihoa eta instalazioak apaintzeaz gain, ekimena bere ikasgeletan eta eskola-dinamikara hedatu zuen. Nettie Stevens-en (organismoen sexua beren kromosomek zehazten dutela jakin zuen zientzialariaren) bizitzari eta lanari buruzko erakusketa didaktiko bat prestatu zuen; mikroskopioen bilduma erakutsi zuen, Nettieren irudia eta ikerketak zabaldu zituen bere eskoletan, eta otsailaren 11n, emakume eta neskatoaren zientzialarien mundu egunean, Monica Sanchez langileak Nettieren pertsonaiaz karakterizatu eta jantzita, egun guztian harrera egin zien ikasle guztiei.
"Aurten parte hartzea erabaki dugu, ekimena izugarri gustatu zitzaigulako, eta hori agerian uzten eta hurrengo urteetarako indar handiagoa ematen lagundu nahi genuen, garrantzi eta parte-hartze handiagoa izan dezan. Alde batetik, neskatoek emakume zientzialarien erreferenteak ere izan ditzaten sustatzea, haiek ere zientzialari izan daitezkeela sentitzea eta, bestetik, gure ikasleengan zein udalerriko herritarrengan zientziarekiko jakin-mina piztea oso ekimen ona zen, gure ikasle guztiei helarazi nahi dizkiegun balioekin bat datorrena. Ilusioz beteta gaude" laburbildu du Ana Mallabiabarrena arduradunak.
Esandakoa, kategoria bakoitzeko saridunak maiatzaren 7an ezagutaraziko dira eta ''Akerlei Idiomas'' akademiaren ahalegina eta konpromisoa aintzat hartzea espero dugu. Izendapena, berez, saria da!
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du