Ermua gune gorrira eta udal konfinamendu egoerara bueltatu da
Osasuneko sailburuordeak gaurkoan Ebazpena eman du, Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak aldatu eta indartzeko helburua duen martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan, aurreikusitako neurriak aplikatzeagatik eragina izango duten udalerrien zerrenda jakitera emanez. Ebazpena bihar sartuko da indarrean, eta arreta berezia eskaintzen die azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerri eta/edo lurraldeei. Ermua kasu horretan dago, beste askorekin batera.
Hortaz, bihartik aurrera, 400eko muga gainditzen duten udalerriak itxiera perimetralera itzuliko dira. Horrela, Ermuko herritarrok erosketak egiteko edo aire zabalean jarduera fisikoa burutzeko baino ezin izango gara atera, eta mugakide diren herrietara soilik.
‘Gorrian’ gauden herrietako ostalaritza-establezimenduek ere ordutegia aldatu behar izan dute, eta lokalen barruan 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era soilik hartu ahal izango dituzte bezeroak. Kanpoaldean, terrazek establezimenduaren ohiko ordutegian funtzionatu ahal izango dute.
Kirol-jarduerari dagokionez, barruko instalazioetan ezingo dira 4 pertsona baino gehiago bildu, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketetan izan ezik. Aldagelak eta dutxak ixtea ere zehazten da, igerilekuetakoak izan ezik; horietan baimendutako gehieneko edukieraren %35 erabili ahal izango da.
Gaur astelehena, apirilaren 26a, Ermuak 518,13ko intzidentzia-tasa metatua du, eta 15 kasu positibo berri atzeman dira asteburuan. Horregatik, eta tasa 400etik jaitsi arte, 16/2021 Dekretuan jasotako murrizketa berriak aplikatzen jarraituko da udalerrian.
Gainerantzean, mugikortasuna probintzia edo Lurralde Historikoari mugatuta dago, hiru lurralde historikoek, oro har, 100.000 biztanleko 400eko tasa gainetik gaudelako.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu