Ikasketa areto berri bat erabilgarri Izarra Centreko Teknotekan

24.05.21
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak azterketa garaian ikasteko gela berri bat gaitu du, erabiltzaileen eskaerei jarraiki. Izarra Centreko bigarren solairuko ordenagailuen gela da, hain zuzen, egokitu den eta datozen asteetan erabilgarri egongo den aretoa. Horrela, Teknotekaren instalazioen parte izango da ikasturte amaierako azterketak prestatu nahi dituzten pertsonentzat.

Izarra Centre eraikineko lehen eta bigarren solairuan kokatzen da Teknoteka. Ikasteko aretoen egungo ordutegia 08:00etatik 23:00etara da astelehenetik ostiralera. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, 09:00etatik 20:00etara bitartean erabili ahal dira instalazioak.

Pandemia dela eta, edukiera eta toki kopurua murriztu egin dira, erabiltzaileen eta mahaien arteko gutxieneko segurtasun distantziak mantendu ahal izateko. Hori horrela, gela bat gehiago zabaltzea erabaki da, zortzi plaza dituena, pertsona gehiagok Teknotekara jotzeko aukera izan dezaten azterketak prestatzera.

Instalazio horietan, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, eta gel hidroalkoholikoa jarri da ikasleen eskura, espazio horiek ahalik eta seguruenak izan daitezen.

Teknoteka erabili ahal izateko, 16 urte edo gehiago izan behar dira. Euskadiko irakurketa publikoko sareko edozein liburutegitako karneta edukitzea eta formakuntza edo ikerketa prozesu batean murgilduta egotea ere beharrezkoak dira. Baldintza horiek beteta, instalazioetara sartu ahal izateko, Udal liburutegian txartel pertsonala eskatu behar da.

Ordutegi luzapena liburutegian

Gogorarazten dizuegu Ermuko Udal liburutegiak ere irekiera ordutegia luzatu duela datorren ekainaren 13a arte, igandea. Ordura arte, larunbat eta igandetan 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik instalazioak. Astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegia mantenduko da: 09:30etik 20:30era, etenik gabe.

Ekimen honen helburua hala nahi duten pertsonek instalazioak denbora gehiagoz erabili ahal izatea da, ikasturte amaierako azterketak prestatzeko.

Maiatzeko larunbat goizetan, liburutegiko zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira. Arratsaldeetan eta ekaineko asteburuetan, aldiz, ikasgela gisa soilik zabalduko da eraikina.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat