Euskara udarako ere bada: ikastaro trinkoak

08.06.21
Euskara

Uda euskara ikasteko, hobetzeko eta, azken batean, gozatzeko une edo urtaro aproposa da. Uda hastear gaudenez, Ermuko euskaltegiek ikastaro trinkoen eskaintza ezagutzera eman dute. Herriko biek zabalik dute matrikulazioa. Informa zaitez eta eman pausoa. Unea da. Zentro biek Covid-19ari aurre egiteko protokoloak dituzte, eta osasun-gomendio prebentiboei jarraitzen diete.

Udal Euskaltegiak 80 orduko ikastaro trinkoa iragarri du, ekainaren 21etik uztailaren 16ra, ''Udan ere euskaraz!'' Leloarekin. Egunean 4 orduko erritmoa izango du, astelehenetik ostiralera. Urriko azterketa ofizialak prestatzeko edota maila hobetzeko diseinatutako ikastaroa. B1, B2 eta C1 mailetarako eskolak iragartzen dituzte. Matrikula zabalik dago. Informazio gehiago ikastegiko bulegoan; Teresa Murga eraikinean, Goienkale z.g.an, bigarren solairuan. 943 170 925 telefonoan eta euskaltegia@udalermua.net postontzi elektronikoan.

Kaltxango AEK-k udako ikastaro trinkoak iragarri ditu baita ere. Euskaltegi honek hiru aukera proposatzen ditu udako hiru hilabeteetarako: ekainaren 24tik uztailaren 21era (80 ordu); irailaren 2tik 29ra (80 ordu) eta hirugarren bat azken ikasturte honetako ikasleentzat, irailaren 15etik 28ra (30 ordu). Maila guztiak A1etik hasi eta C2raino. Matrikula egiteko epea zabalik dago ekainaren 15era arte. Informazio gehiago ikastegiko bulegoan; Zearkaleko 16. zenbakian. 943 171 940 telefonoan eta kaltxango@aek.eus postontzi elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago