Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren garapenean giltzarri den mekanismo berri bat identifikatu dute

06.07.21
Gizartea

Nedilazioko alterazioek ondorioak dituzte gibeleko patologia batzuetan, hala nola fibrosian, zirrosian eta, orain, jakin denez alkoholik gabeko gibel koipetsuan baita ere

Egiaztatu dute gibela alteratuta dagoenean farmakoen bidez nedilazio-prozesua inhibitzeak murriztu egiten dituela horren koipe-mailak, hantura eta organoko zeluletako kaltea

CIC bioGUNEko mediku ikertzaile talde batek alkoholik gabeko gibel koipetsuaren azterketan beste aurrerapen garrantzitsu bat egin dute, gibel koipetsua organoaren minbiziaren aurreko fasea da. Ikerketak Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECCren) laguntza jaso du, esaterako Ermuan egiten ditugun diru-bilketa kanpainetakoen bidez-. Ikertzaile taldeak patologia kroniko hori garaiz identifikatu eta tratatzeko giltzarria izan daitekeen prozesu bat aurkitu du, gaixotasuna minbizira eboluzionatu aurretik. Ikerketaren emaitzak Science Direct aldizkarian argitaratu dira orain dela gutxi.

Teresa Cardoso Delgado doktoreak eta Marina Serrano doktoratu aurreko ikertzaileak osatzen dute taldea, CIC bioGUNEko Martinez-Chantar doktoreak –BRTAko kidea– eta Ciberehdeko kide denak gidatuta.

Nedilazioaren mekanismoa aztertu dute, eta haren alterazioek hainbat gibeleko patologiatan dituzten inplikazioak erakusten dituzte

Aztertutako prozesua nedilazioa da; mekanismo horren bidez, zeluletan sortutako molekula batzuk aldatu egiten dira, haiek fabrikatu ondoren, funtzio desberdinak betetzeko eta oreka mantentzeko. Hala ere, prozesu horretako alterazioek zuzeneko ondorioak dituzte gibeleko patologia batzuetan, hala nola fibrosian, zirrosian eta, orain, gibel koipetsuan edo alkoholikoan.

CIC bioGUNE Ci Ciberehd ikerketa talde batzuekin lankidetzan (@CiMUS, @PAspichueta@UPV/EHU, @JesusMBanales@Biodonostia, @CIMA_unav, @hevefarm, @crbm.cnrs.fr, @rosabarrio1 @CICbioGUNE) eta nazioko eta nazioarteko klinikoekin batera (@DrJavierCrespo Hospital de Valdecilla-IDIVAL, besteak beste) ikusi dute pazienteen laginetan eta laborategiko ereduetan ikusi dute nedilazioa jasan duten molekula-mailak nahiko handiak direla, eta horrek esan nahi du nedilazio-mailak gibeleko arazo horren adierazle izan daitezkeela. Horrez gain, animalia-ereduetan egiaztatu dute nedilazio-prozesua farmakologikoki inhibitzeak gibeleko koipe-mailak murriztea, hantura eta organoko zelulak kaltetzea eragiten duela. Estrategia hori aplikagarria izan daiteke, eta gibeleko minbizia prebenitzen lagun dezake; izan ere, gibel koipetsu ez-alkoholikoa eman ohi da aurretik.

BioGUNE IKZri buruzko datuak 

BioGUNE Ikerketa Zentroa, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) zentroko kidea eta Bizkaiko Parke Zientifiko Teknologikoan egoitza duena, ikerketa biomedikoko erakunde bat da. Biologia estrukturalaren, molekularraren eta zelularraren arteko interfazean abangoardiako ikerketa garatzen du, arreta berezia jarrita gaixotasunaren oinarri molekularren azterketan, diagnostikorako eta terapiarako metodo berriak garatzeko. CIC bioGUNE "Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa" da, Espainiako bikaintasun-zentroen aitorpen handiena.

BRTAri buruzko datuak

BRTA elkarlaneko 4 ikerketa-zentrok (CIC bioGUNE IKZ, CIC nanoGUNE IKZ, CIC biomaGUNE IKZ eta CIC energiGUNE IKZ) eta 12 teknologia-zentrok (Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch) osatutako aliantza bat da. Zentro horien helburua da euskal enpresa-ehunerako irtenbide teknologiko aurreratuak garatzea.

Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta hiru lurraldeetako Foru Aldundien laguntzarekin, aliantzak berau osatzen duten zentroen arteko lankidetza bultzatu nahi du, baita enpresei ezagutza sortu eta transmititzeko baldintzak indartu ere, haien lehiakortasunean laguntzeko eta euskal gaitasun zientifiko-teknologikoa kanpoan proiektatzeko asmoz.

BRTAk 3.500 profesional ditu plantilan, Euskadiko I+Gko inbertsioaren %22 gauzatzen du, urtean 300 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta Europako eta nazioarteko 100 patente sortzen ditu urtean.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude