Aurrera doaz Lomi Power-eko lurpeko pasabidea eraikitzeko obrak

06.08.21
Hirigintza

Altuna y Uria enpresak Zearkale kalea eta Lomi Power inguruko urbanizazio berria lotuko dituen lurpeko pasabidea eraikitzeko lanekin jarraitzen du. Obraren esleipenduna Areitiora igotzen den BI-3344 errepidearen azpiko pasabidea egiteko espazioa irekitzen ari da dagoeneko, eta bertatik instalazio elektrikoak, euri-urak eta ur-instalazioak sartzen ari da etxebizitza berrietara iritsi daitezen.

Duela ia bi astetik, aipatutako errepidea itxita dago bi noranzkoetan, Kaltxangoko biribilgunearen eta Zearrekobueltaren artean, ibilgailu nahiz oinezkoentzako lurpeko pasabidea eraikitzeko lanak egin ahal izateko. Hala, eta datorren irailaren 10era arte, Areitiotik udalerrira iritsi ahal izateko, saihesbidetik San Lorentzoko biribilgunera jaistea gomendatzen da, eta handik, herrira sartzea. Beste aukera Mallabia aldera jaitsi eta Ermura Urtia industrialdetik barrena sartzea da.

Bestalde, Zearrekobueltako enpresetara oinez igo ahal izateko, behin-behineko metalezko eskailera bat kokatu da Zearkalen, prentsa kiosko zaharra zegoen lekuan, Torreta Etxetik igotzen den pasealekuaren zati bat ere itxita baitago obrengatik.

Obrak egiten ari den enpresak errepidea erabat ixtea erabaki du Leber ingeniaritzak gure herriko trafikoa sakon aztertu ostean, fluxuak hobeto ezagutzeko eta eragin gutxien izan dezaketen jarduerak aukeratzeko. Ikerketak erakutsi dituen emaitzen arabera, herritarrentzat nahiz trafikoarentzat kalte gutxien dakarren aukera da bidea moztea, hemen kontatu genizuen moduan.

Gogorarazten dizuegu lan horiek direla eta, ''baskula''ko autobus geltokia kendu egin dela datorren irailaren 10era arte, hemen zehazten den bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean