Sare elektrikoa berritzeko lanak Diputazio eta Zearkalen, amaitzear

26.08.21
Hirigintza

Iberdrola enpresa maiatzetik Diputazio eta Zearkale kaleetako sare elektriko zaharkitua berritzeko egiten ari den lanak amaitzear daude. ''Navi'' azpikontratak Diputazio kaleko erremateei aurre egiten ari da eta hilabetearekin batera obra amaitzea aurreikusten da. Azken txanpan sartu dira lanak. Diputazio kalean dauden txandakako aparkalekuak eta zamalanen gunea zerbitzutik kanpo daude, oraindik ezin ditzakegularik erabili.

Sarearen berrikuntzarekin horniduraren mozketak eta arazoak konpondu nahi dira. Energia-enpresak linearen zati bat ordezkatu du bere zerbitzua hobetzeko eta herritarren egungo kontsumo-eskariaren arabera dimentsionatzeko. Lanak maiatzean hasi ziren, eta faseka egin dira, Lomi-powerreko etxebizitza berrien kolektorearen kanalizazioarekin koordinatu nahian. Transformazio zentroak Zearkale 18tik (Pedreña) 2 zenbakiraino lotuko dituzte, baita Seigarren Mendeurrenaren (Euskadiko Kutxa) eta Diputazioko 3tik 9ra birateko (Mari Asun loradendara artean) zatia ere.

Lurpeko linea berria jartzea lan konplexua izan da, argindarraren zerbitzua eta hornidura elektrikoa mantenduz egin delako. Oinezkoen zirkulazioari, etxebizitzen atarietarako sarbideari, aparkalekuei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta terrazei eragin die. Abuztuan, neurri txikiagoan, eta eragin horiek guztiak obraren amaierarekin bukatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean