Lurpeko pasabidearen obra aurrera egiten du, planifikatutakoaren arabera
''Lomi-power'' izeneko etxebizitzen bizitegi-sustapen berrira oinezkoentzako eta ibilgailuentzako sarbidea emango duen BI-3344 zeharbidean lurpeko pasabide bat eraikitzeko obrak planifikatutakoaren arabera egiten ari dira aurrera. Areitio gaina eta Ermuko hirigunea lotzen dituen N-634 zeharbidea itxita dago, eta pasabidea irekitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, aurreikusitakoaren arabera.
Uztaileko azken astean, zeharbide horretan zanga handi bat ireki zen, aire zabalean. Jarraian, mendatearen amaierako lursailaren bi ertzak hormigoizko hormekin lotu, bete eta egonkortu dira. Aste honetan ''t'' izena ohi duten zementuzko habe handi batzuk jarri dituzte, horma bietan. Horiek pasabidearen goiko aldea izango dira eta hori egokitu eta asfaltatu egingo da laster, zeharbidea ibilgailuentzat berriro ireki baino lehen. Lanak iraileko bigarren asteburuan amaitzea aurreikusita dago.
Laster hasiko da ''Loiola'' eraikuntza enpresa pasabidearen barnealdea eta sektore berrirako sarbideak urbanizatzen, Zearkalekin egokitzeko esaterako. Pasabide hori mistoa izango da; hau da, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako sarbidea.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean