Jarduera eskaintza zabala kirol instalazioetan
Miguel Angel Blanco udal-kiroldegia eta Aritzmendi eta Betiondo kirol-guneak martxa bizian hasi dira jada, eta jarduera-eskaintza zabala eskaintzen dute denboraldi honetarako.
Helduentzako 20 espezialitate ingurutako ikastaroak abian dira Miguel Angel Blanco kiroldegian: total body training, yoga, zumba, pilates, fitness, ciclo indoor, aerobic, aquagym eta igeriketa, besteak beste. Oraindik garaiz zaude jarduera horietako edozeinetan izena emateko, instalazioetara joanda edo bulego birtualaren bitartez. Kiroldegiaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:30era; larunbatetan, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:30era. Aritzmendi pilotalekuak eta padel pistek irekiera ordutegi bera dute.
Betiondo kirol-guneari dagokionez, kirol-pista, rokodromoa, kanpoko atletismo-pista eta futbol-zelaia ditugu bertan, baita jauzi, hesi eta barne-entrenamenduen eremua ere. Instalazio horien ordutegia honako hau da: 09:15etik 13:00etara eta 16:00etatik 21:30era astelehenetik ostiralera; 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30era larunbatetan; eta 08:30etik 13:30era igande eta jaiegunetan.
Haurren jarduerak, urriaren 1etik aurrera
Haurrentzako ikastaroak datorren ostiralean, urriak 1, hasiko dira. Jardueren eskaintzaren barruan igeriketako haur-eskola sartzen da, 6 hilabetetik 14 urtera bitarteko erabiltzaileentzat hainbat mailatan eskuragarri dagoena: haurtxoa, zapaburua, ahatea, dortoka, itsas-txakurra, marrazoa eta kirol-igeriketa.
Lehorreko jarduerei dagokienez, datorren hilabetetik aurrera patinaje-, dantza- eta erritmika-ikastaroak hasiko dira, 4 urtetik gorako haurrentzat; erritmikaren kasuan, 6 urtetik gorakoentzat izango da.
''Ermua Kirolak '', zure kirol-kudeaketa guztiak aplikazio bakar batean
Duela hilabete batzuetatik eskuragarri dugu Ermua Kirolak aplikazio mugikorra, udalaren kirol-instalazioen erabiltzaileentzako tresna.
Doako app bat da, hainbat eragiketa egiteko aukera ematen duena, hala nola kirol-instalazioak alokatzea eta, hala badagokio, ordaintzea, ikastaroetan alta edota baja ematea, premium jardueretarako plaza gordetzea, kontratatutako abonuak kontsultatzea eta datu pertsonalak eguneratzea.
Udal-instalazioetara abonatutako pertsona guztiek Ermua Kirolak erabili ahal izango dute, eta saioa hasteko NANarekin edo kiroldegiko txartel-zenbakiarekin identifikatu beharko dira. Aplikazioa sei bloke handitan egituratu da, kudeaketak modu arin eta intuitiboan egin ahal izateko: nire datuak, abonuak, kirol-ikastaroak, erreserbak, premium jarduerak eta bonuak. Kexa eta iradokizunen atal bat ere badu, herritarrek Udal Kirol Arloari ekarpenak egin diezazkioten.
Aplikazioa Androiderako (Play Store) eta IOSerako (App Store) dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke