Ikasleen trebetasun kognitiboen ikerketan sakonduko du Ermuak
6 eta 16 urte bitarteko ikasle ermuarren artean egindako profilatze kognitiboaren esperientzia onaren ondoren, Impulso Cognitivo enpresak lankidetza publiko-pribatuko hitzarmen bat sinatu du Izarra Fundazioarekin, ikasleen funtzio exekutiboak ebaluatzen eta ikertzen jarraitu ahal izateko.
Akordio horren bidez, Izarra Fundazioak 72.600 euro emango dizkio Impulso Cognitivori, profilatze kognitiboan parte hartu duten ikasleen eskura lau hilabeterako entrenamendu-tresna bat martxan jar dadin. Aldi horretan, gazte-talde horren eginkizun exekutiboen garapen-maila ebaluatuko da, ikerketa-proiektuetarako datu baliagarriak lortzeko. Beharrezko informazioa bildu ondoren, ikasleek tresna erabiltzen jarraitu ahal izango dute, baina ez dira emaitzak ebaluatuko.
Ermua izan da ikasleei zehaztasunezko profilatze kognitiboa egin dien munduko lehen udalerria. San Pelaio, San Lorenzo, Eskolabarri, Anaitasuna ikastola eta Ermua BHIko 6 eta 16 urte bitarteko 1.200 ikaslek parte hartu dute proiektuaren lehen fasean, euren trebetasun kognitiboak ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Horrela, gazteen behar kognitiboei arreta integrala eman nahi zaie, eta, aldi berean, haien funtzio exekutiboak ikertzen dira.
Funtzio exekutiboak helburu bat finkatzeko eta lortzeko balio duten trebetasun kognitiboen multzoa dira, ekintzak egoera bakoitzaren arabera kontrolatuz eta autorregulatuz. Azken hamarkadetan, ebidentzia zientifikoak erakutsi du funtzio exekutiboek lotura estua dutela errendimendu akademikoarekin; irakatsi eta ikasteko prozesuekin, eta ikasteko zailtasun asko hezkuntza-premia ugarik heziketa espezifikoak behar izaten dituztela.
Orain, hitzarmen horri esker, Impulso Cognitivok tresna digital bat erabiltzeko aukera emango die proiektuan parte hartzen duten ikasleei, entrenamendu kognitiboko banakako saioetarako. Lau hilabeteko proben ondoren, profilen bigarren ebaluazio bat egingo zaie parte hartzen duten ikasleei, azken emaitzak hasierako proban lortutakoekin alderatu ahal izateko.
Proiektuak Ermuko Udalaren estrategiaren ildoari jarraitzen dio. Estrategia horrek lehentasuntzat hartzen du herritarren talentua garatzea eta horiek trebatzea, etorkizunean gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapeneko premiekin bat datozen zereginak eta erantzukizunak bete ahal izateko.
Juan Carlos Abascal alkateak, Jol Gisasola zinegotziak eta Luis Miguel Aras Impulso Cognitivoko presidenteak astearte honetan sinatu dute hitzarmena, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da