Jarduera berezien programa izango, Adineko Pertsonen egunean

28.09.21
Gizartea

Datorren ostiralean, urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1991tik aurrera bultzatutako eguna. Data ospatzeko eta "Ermua, adinekoekin hiri adiskidetsua" proiektuaren esparruan eta talde bultzatzailetik proposatuta esparruan, gure udalak hainbat jarduera antolatu ditu kolektibo horrentzat propio eta gizarteari, oro har, zuzenduta, ''Zahartze aktiboa eta osasuna'' izenburupean. Programak bi hitzaldi informatibo, bi ibilaldi eta horien amaieran, gosari osasungarri bat eta pertsonek urteak gehitzean edo zahartzean izaten dituzten ondorio fisiko eta sozialei buruzko tailerra egingo dira.

Dibulgazio- eta partaidetza-jarduerak bihar hasiko dira, eta kronologikoki, honako hauek dira: 

  • Irailak 29, asteazkena:
    • 18:30etik 20:00etara: Lobiano Kultur Gunean, Nutrizioa eta elikadura osasuntsua, Mireia Alberdi  dietista-nutrizionistarekin. 
  • Irailak 30, osteguna: 
    • 18:30etik 20:00etara, oinez ibiltzerakoan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak, Kepa Lizarraga kirol medikuarekin.
  • Urriak 1,ostirala:
    • Ibilaldia eta gosari osasungarria. Bi ibilbide egongo dira aukeran, bata laburragoa eta bestea luzeagoa. Lehenengoa, 4 kilometroko ibilaldia herriko Errege Bidean zehar. Bigarrena, 8,5 kilometroko ibilbidea Ermua eta Mallabiko ermitetan barrena. Bi kasuetan, irteera 09:15ean izango da, erretiratuen egoitzaren aurrean. Amaiera, luzeraren arabera 11:00etan eta 12:00etan aurreikusita dago, hurrenez hurren.
    • Izen-ematea egongo da eta aurrez aurrekoa izango, irteera puntuan bertan. Ibilbide bakoitzean gehienez 30 parte-hartzaile izango dira, jarduerara iritsi diren hurrenkeraren arabera hartuko dira izen-emateak. Oinetako erosoak erabiltzea eta ura eramatea gomendatzen da.
    • 18:00etan, Kantabria zeharbidean, Nola irudikatzen duzu zahartze aktiboa? Izenburupean, postalak jaso eta erakusgai jarriko dira.

Tailerra emakumearen Topagunean

Berdintasun Sailak, halaber, "Zahartze aktibo osasungarria emakumeentzat" izeneko ahalduntze Eskolaren proposamenean integratutako tailerra antolatu du datorren urrirako. Hilaren 15ean, 22an eta 29an egingo dira saioak, 10:00etatik 13:00etara, Emakumearen topagunean. Itziar Gandiak zuzenduko du tailerra, eta aldez aurretik izena eman eta 5 euroko matrikula egin behar da. Tailerrak norberaren zaintzarako eta deskubrimendurako gune bat eskainiko du. Parte-hartzaileek bizi-ziklo bera duten emakumeei laguntzeko sare bat aurkituko dute. Horrela, lagunduta, adin horretan harreman hurbilenetan agertzen diren zailtasunak eta bizi-erronka berriak identifikatzen ikasiko dute, baita pertsona bakoitzaren baliabide propioak identifikatzen ere. Elkar zaintzea da helburua, aukera berriez betetako etorkizun hobe baterako.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean