Bi ibilaldi osasungarrekin ospatu dute Adin Nagusidunek Eguna
Gaur Adinekoen Nazioarteko Eguna da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1991tik aurrera bultzatutako eguna. Hori ospatzeko eta "Ermua, adinekoekin hiri atsegina" proiektuaren barruan, 4 eta 9 kilometroko bi ibilaldi egin dira gaur gure herrian, gosari osasungarri batekin amaitu direnak. Jarduera horiek amaiera eman diote udalak kolektibo zehatzarentzat eta gizartearentzat, "Zahartze aktiboa eta osasuna" izenburupean, prestatu duen berariazko programari.
Adin nagusiko dozenaka lagunek eman dute izena gaur goizean ibilaldietan parte hartzeko. Parte hartzaileek kamiseta bat izan dute opari eta ''Athlon'' eko teknikarien aholkuak jaso dituzte. Taldeak elkarrekin abiatu dira Valdespinatik, Adinekoen Etxearen aurrean, Erdikokaletik jarraitu dute eta ondoren, herriko Errege Bidea edo Ermua eta Mallabiko ermitak aukeratu dituzte. Beatriz Gamiz, Rosa Mª Cid, Jol Gisasola zinegotziek eta Juan Carlos Abascal alkateak bertan izan dira eta parte hartu dute. Alkatea hasiera eman eta uko egin behar izan dio bilera baten partehartzeko. 4 kilometroko ibilaldi laburrean parte hartu dutenek Santiagoko plazatxoan gosaldu dute itzuleran eta 9 kilometroko ibilaldi luzean parte hartu dutenek Mañe baserrian.
Asteazken eta ostegun arratsaldean hitzaldi bana izan zen Lobianon, lehenengoan Nutrizioa eta elikadura osasuntsua izan ziren hizpide, Mireia Alberdi dietista eta nutrizionistarekin. Atzokoan Kepa Lizarraga kirol medikuak oinez ibiltzean kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak zeintzuk diren azaldu zuen.
Urrian, Emakumeen Topaguneko ahalduntze-eskaintzan, tailer bat egongo da, eta, bertan, hainbat urte gehitzean edo zahartzean pertsonengan izaten diren ondorio fisikoak eta sozialak aztertuko dira. Egunak 15, 22 eta 29a dira, eta ordutegia 10:00etatik ordu 1etara. Izen-emateak zabalik daude eta 5 € balio du inskripzioak.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude